La presa. Aisialdirako gunea

Detalle de las mesasPresako olgeta-gunea udalerrian oso ezaguna da. Aisialdirako eta atsedenerako erabilia izateaz gain, bertan bazkariak eta askariak egiten dira. Bertan, otamen on batez gozatu ahal izateko erregailuak, eserlekuak eta mahaiak aurkitzen dira.

Ganguren magalean kokatua dago, hain desberdinak diren bi eremuren artean: Udal Kiroldegia eta hilerria. San Antonio Presak erreketako euri eta ibai urak jasotzen ditu eta baita euri-jasa garaietan euskarri funtzioak bete ere.

AsadorParkearen ezaugarrietako bat bertan aurkitzen diren zuhaitz hostotsuak dira. Zuhaitz eder hauek Gangurenetik, Viverotik edo ondoko Kortatxueta olgetatik datozenei itzal atsegina ematen die.

2013ko udatik, eta ekainatik urrira, instalazioak erabiltzeko: mahaiak, erretokiak... udal arautegi berria jarraitu beharko da; honekin errekurtso honen erabilera hobea egingo da. Erreserbak egiteko zuzenean jo beharko da kiroldegian kokatutako udako tabernara. 

OSO GARRANTZITSUA
Hondakinak bereizteko eta biltzeko badaude eskura hainbat ontzi: HHS-organikoak, ontziak, beira... baita paperontzi txikiak ere. Bestalde, udako tabernak komuna publikoak ditu aisialdirako gunearen erabiltzaileentzako. Guztion artean, leku honetaz gozatuko dugu baita garbi mantendu ere.
Cartel normas

Jantokien erabilera

 Jantokien banaketa 

2020 Kudeaketa berezia* 
Ekainaren 13tik urriaren 31ra

GARRANTZITSUA.
Astelehentik ostiralera: Erabilera libre
*Asteburuak eta jaiegunak: Erreserbatu beharko da egun berean pertsonalki alboko tabernan.

 Erabilera arauak 

Telefonoak

94 426 3737 UDALTZAINGOA
94 426 7000 ARGIBIDEA
94 426 7015 KONPONKETAK