Berdintasun Arloa

Logo Área de Igualdad

Etxebarriko Berdintasun Arloaren helburua emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egitea da. Horretarako, Etxebarriko Udalak etxebarritarren artean genero berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren kontrako jarrerak bultzatzeko ekintza ezberdinak antolatzen ditu. 

Zerbitzuak

Sanidad. Centro de Salud PLANIFIKAZIO FAMILIARRA. 94 600 7440
Antisorgailuen, harreman sexualen,… inguruko aholkularitza…
OSASUN ZENTROA >
 

Servicios Sociales

AHOLKULARITZA JURIDIKOA. 94 440 4225
Sexu-erasoen, tratu txarren, jazarpenen,… inguruko aholkularitza juridikoa eta deribazio psikologikoa beharrezkoa den kasuetan.
GIZARTE ZERBITZUAK >
 
INURTXI - Elkartea-Asociación BIKTIMAREKIKO LAGUNTZA ETA ARRETA ZERBITZUA. 688 870 643
INURTXI - Elkartea >
 
INURTXI - Elkartea-Asociación INURTXI. Emakumeen kultur-elkartea. 671 705 940
martxoaren 8ko eta azaroaren 25eko batzordeetan parte hartzen duen elkartea. Horretaz gain, urtean zehar hainbat ekintza antolatzen dituzte: irteerak, ikastaroak, tailerrak.
INURTXI - Elkartea >

Jarduerak

EMAKUMEAREN ASTEA. Martxoak 8 inguruan.
Martxoaren 8a Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna da. Emakumeen eskubideen alde lan egin eta egiten duten emakume guztieei omenaldia egiteko eguna da. Baina, emakume eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzeko eguna ere bada.

Etxebarriko Udalak, Berdintasun Arloaren eskutik, jarduera-programa desberdinen bitartez herritarren parte-hartze aktiboa lortu nahi du, herritarrak genero-berdintasunaren garrantziaz kontzientziatzeko asmoarekin.

AZAROAK 25. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Egun honetan indarkeria matxistaren gaitzespen irmoena adierazten da. 

Istanbulgo Hitzarmenak honela definitzen du indarkeria matxista: "Giza eskubideen urraketa eta emakumeen aurkako diskriminazio-modu bat, eta emakumeentzat kalte edo sufrimendu fisiko, sexual, psikologiko edo ekonomikoa dakarten edo ekar dezaketen genero-indarkeriako ekintza guztiak izendatzen ditu, ekintza horiek egiteko mehatxuak, hertsapena edo askatasun-gabetze arbitrarioa barne, bizitza publikoan edo pribatuan".

Horregatik guztiagatik Etxebarriko Udalak udal-politika aktiboa, integrala, parte-hartzailea eta berdintasunean oinarritutakoa gauzatzeko konpromiso sendoa dauka, emakume gazteek eta nerabeek pairatzen duten indarkeriari arreta berezia eskainiz. Horregatik, kolektibo honi bideraturiko hainbat programa gauzatzen dira udalerrian, jarrera sexistei eta  mikro-eraso sexistei aurre egiteko asmoarekin.

Ekintza eta jarduera ohikoak:

  • Sexu-heziketa tailerra (Talka - BHI).
  • Genero indarkeriaren aurkako tailerra (BHI)  
  • Sexu-heziketa eta berdintasun programa (Talka – Mugarri) 
  • Talka-Mugarriren zeharkako lana urte guztian zehar; gainera, hainbat ekimen burutzen dira, baita gazteei bultzada ematen zaie euren parte-hartzea aktiboa izateko M8 zein 25Nko komisioetan. 
  • Beldur Barik Programa. Gazteen artean berdintasuna sustatzeko eta prebentziorako lehiaketa-programa (12-25 urte bitartekoa).
  • A25 elkarretaratzea.
  • Sortu berri den Protokolo eta Jaiak Komisioari akonpainamendua ematea, herriko jai espazio desberdinetan indarkerien aurkako protokolo baten diseinuan lagunduz.
  • Urte guztian zehar tailerrak, ikastaroak eta/edo formakuntzak antolatzea.
  • Genero perspektiba formakuntza eta prebentzioa lantzea udal langileriarekin.

Kontaktua

ARLO SOZIOKULTURALA
Emakumea eta Berdintasuna
Egetiaga Uribarri 1A, 2.
48450 Etxebarri
Kokatu >>
94 426 7005
94 449 1458 faxa
berdintasuna@etxebarri.eus

Astelehenetik ostegunera. 
9:00 - 14:00