Kirol Instalazioak

Etxebarrik kirol instalazio bikainak ditu. Instalazio hauei esker gazteek, helduek eta jubilatuek kirol-diziplina askotaz goza dezakete erraz eta hurbiltasun osoz. Norbanakoen eta elkarteen azken urteetako esfortzuari esker, hainbat diziplinetan emaitzak pozgarriak lortu dira.

Hori dela-eta, Udalaren aldetik ildo honetan ahalegin handia egin da: kirol- praktika sustatu da herria egundoko instalazioez hornituz. Aipagarriena Udal Kiroldegia izan arren, kontutan hartzekoak dira baita ere futbol zelai homologatuak futbolean aritzekoak; eta, nola ez, lehen mailako neurketak egin izan diren eta egiten diren Udal Pilotalekua.

Hurrengo lotura hauen bidez instalazio hauek ezagutu ahal izango dituzu. Bertan, baita ere, udalerrian kirol amateurra praktikatzeko eta guztion aisialdiaz gozatzeko instalazio txiki batzuk aurkituko dituzu.

Kiroldegia Futbol Zelaia Udal Pilotalekua Beste kirol instalazio batzuk

Instalazioak

Udal Kiroldegia: Instalazioak, jarduerak, ordutegiak eta abonoak

Futbol zelaia. 2 zelai belar artifialezkoak

Udal Frontoia: Kirolanitzeko pistarekin

Beste kirol instalazio batzuk. Adin eta erabilera guztientzako
  • Kirol instalazioen errolda
  • Kultura-Kirolak. BFA
  • Kultura eta Kirola. Eusko Jaurlaritza