LUDOTEKAK haurtzaroaren aisialdiko beharrizanei zuzendutako udal zerbitzuak dira. Sozializazio eta jolas gune bezala aurkezten dira. Helburu nagusia, aisialdiko hezkuntza eta umeen sozializazio eta garapen integrala bultzatzea da.
Etxebarriko ludotekak haur hezkuntzako azken mailako umeei eta lehen hezkuntzako 1. eta 4. maila bitarteko umeei zuzendutako zerbitzua da. Bertan begiraleak egongo dira umeak laguntzeko eta gainbegiratzeko.
Zerbitzu hauek eskuragarriak daude bi ludoteketan:
LUDOTEKA: Lehen hezkuntza eta Haur hezkuntzako 1. maila
Astelehenetik ostegunera. 17:00 - 19:00
KIDE-TXO: Haur hezkuntzako 2., 3. eta 4. maila
Astelehenetik ostiralera. 17:00 - 19:00
Ludotekak 2019-20
Ludoteketan gurasoek euren seme-alabentzako egokienak diren jolas eta jostailuen inguruko informazioa ere jaso ahal izango dute.