Zaintzaileen Lan Poltsa

Adingabeen zaintza-zerbitzua behar duten Etxebarriko familiei beren zerbitzuak eskaintzeko prest dauden pertsonen zerrenda batean sartzeko izena ematen duten zaintzaileen poltsa bat da.

Zerbitzu hori emateko akordioa zaintzailearen eta familiaren artean egingo da, eta erabat pribatua izango da. 

EPEA
Ekainaren 10ean hasiko dira hautagaitzak jasotzen, eta ekainaren 15etik aurrera kontsultatu ahal izango dute zerrenda zerbitzua eskatzen duten familiek.

Une horretatik aurrera, poltsa irekita geratuko da, eta egoeraren arabera berrikusi ahal izango da.

Lan-jarduera hau edo beste bat hasi eta eskaera gehiagori erantzun ezin diotenek Etxebarriko Udalari jakinarazi beharko diote, helbide honetara idatzita: gazteria@etxebarri.eus

KONTSULTAK
Informazio gehiago lortzeko eta/edo poltsaren funtzionamenduari buruzko zalantzak argitzeko:
94 426 70 05
gazteria@etxebarri.eus

 INFORMAZIOA

ZAITZAILEEN IZENA-EMAN
Hautagai gisa izena eman nahi dutenek formulario hau bete beharko dute:
https://forms.gle/9jh9ZwTQUDeFkkne6

FAMILIA ESKATZAILEAK
Zerbitzuan interesa duten familiek honako inprimaki hau bete beharko dute:
https://forms.gle/Z3x5zrJ37zGppFzY9