Mugarri Gazte-etxea

Mugarri logoa Mugarri Gazte Etxea Etxebarriko gaztediari zuzendutako proiektua da.

San Antonio auzoan kokatuta dago, helduen begirada gogaikarrietatik hurrun. Urteko arratsalde guztietan zabaltzen da eta hiru atal ditu: Gazteentzako Informazio Bulegoa, Elkarteen Hotela eta Gaztegunea.

Gazteentzako Informazio Bulegoan zure bizitzako edozein alderdiri buruzko informazioa eskura dezakezu: aisialdia, bidaiak, ikasketak, enplegua, sexualitatea, etxebizitza, familiako arazoak, afektibitate-aholkularitza, aholkularitza medikoa...

Mugarriko sarrera

Elkarteen Hotelean zure elkartearentzako aholkularitza-zerbitzua, elkarte berria sortzeko orientazioa eta herriko beste elkarteetan lan egiten duten lagunak topa ditzakezu. Gune honek bestelako zerbitzuak ere eskaintzen dizkizu: idazkaritza, ordenagailua, telefonoak, mezuak eta zure elkarteko tresna garrantzitsuenak gordetzeko lekua.

Gazteguneak beste motatako zerbitzuak eskaintzen ditu: ikasketa gela, irakurketa gela, musika-entseguak egiteko gela, mahai-jokoen gela, bilera-gela eta topagunea, egoteko edota telebista edo filmeak ikusteko egongela... Gaztegunean tailerrak, topaketak, txangoak eta beste jarduera batzuk antolatzen dira 15etik 30 urtera bitarteko gazteentzat.

Mugarri guztirako erreferentzia gunea izan daiteke: lagunak, informazioa edo aholkularitza aurkitzeko, bakarka edo taldeka ikasteko, lanak egiteko, arratsaldea igarotzeko, txateatzeko, film bat ikusteko, entseguak egiteko, tailer edo ikastaro batean parte hartzeko edo lokala zure zaletasunetarako erabiltzeko.

Barruko xehetasunak

Kontaktua

MUGARRI
Acceso a la Iglesia 2 - 48450 Etxebarri
Kokatu >>
94 426 1861
mugarri@mugarri.net
mugarritalka.eus  
 
Astelehenetik ostegunera: 16:00 - 20:00
Ostirala: 16:00 - 21:30
Larunbata: 17:00 - 21:00
Igandea: 17:00 - 20:00 
Acceso a la Iglesia 2 - 48450 Etxebarri94 426 1861mugarri@mugarri.net www.mugarri.net  Astelehenetik ostegunera: 16:00 - 20:00. Ostirala: 16:00 - 21:30. Larunbata: 17:00 - 21:00. Igandea: 17:00 - 20:00
  • Ikusi: Gazte Jarduerak
  • Tarrasta Gaztegunea
  • Adi! Aldizkaria
  • Harribide Fundazioa
  • Gaztebizz
  • Gazteaukera
  • Euskadiko Gazte informazioa
  • Kultura- Gazteria. Eusko Jaurlaritza