Nagusiak Etxebarrin

Adinekoak Etxebarrin. Etxebarri, funtsean, udalerri gaztea da. Dena den, adineko pertsona ugari dago (2013an herritarren %13a), bizitako esperientziaren alderdi onena eskaintzen dutenak. Etxebarrik zerbitzu ugari ditu herriko beteranoentzat:

ZAHAR-ETXEAK
Etxebarrin 2 elkarte daude erretiratuentzat (GOIKOA eta BEHEKOA) eta hainbat jarduera burutu daitezke horietan: eskulanak, ile-apainketa, koroa, antzerkia, lehiaketak, hitzaldiak, txangoak, igeriketa-plana, etab. Harremanetarako datuak informazio honen eskuinera agertzen dira.

GIZARTE ZERBITZUAK
Udaleko Gizarte Zerbitzuek  - 94 440 4225 hainbat baliabide dituzte: etxez etxeko laguntzarako zerbitzua, telelaguntza, akonpainamendua, eguneko zentroetarako laguntza ekonomikoak, emergentzietarako nahiz tailerretarako laguntza ekonomikoak eta zaintzaileentzako esku-hartze psikologikoa. Baliabide horiek Autonomiarako Euskarriak izeneko programan zehazten dira. Badira beste laguntza ekonomiko batzuk Lanbidetik izapidetzen direnak - 94 426 1506, esate baterako, Diru-sarreren Bermerako Errenta.

OSASUNA
Udalerriko arreta mediku eta osasun arlokoa Osasun Zentroan - 94 600 7440, dago zentralizatuta. Urritasuna dutenentzat, etxean bertan artatzeko zerbitzua eskaintzen du. Halaber, Etxebarrin hiru farmazia daude sendagaiei dagozkien premiak asetzeko. Bestalde, Imserso taldeak Termalismo Sozialeko Programak gaitzen ditu geografia nazional osoko adineko pertsonentzat.

KIROLAK
Etxebarriko Udal Kiroldegiak - 94 449 3416, adinekoei bideratutako programa espezifikoa dauka: kirola egin ahal izateko ikastaroak, jarduerak, deskontuak, etab. Adinekoentzako Igeriketa-plana da gehien eskatzen den eskaintzetako bat. Halaber, urtero ematen dira doan uretan eta lurrean egiteko mantenu-ikastaroak.

AISIALDIA. Jolas Bio-osasungarriak
Etxebarrik parke eta lorategi asko ditu. Guztiok goza dezakegu horietaz baina, bereziki, adineko pertsonek. Gainera, adineko pertsonentzat Jolas Bio-osasungarriak daude, udalerriko bi espaziotan kokatuta: Uribarri parkean eta Kukullaga parkean. Zonalde bakoitzean 10 jolas bio-osasungarri eta 4 terapeutiko daude. Lehenengoak, orokorrean, heldu guztiek erabiltzeko modukoak dira. Bigarrenak psikomotrizitatearekin lotuta daude eta adineko pertsonentzat gaitu dira.

HEZKUNTZA, PRESTAKUNTZA, EUSKARA…
Etxebarrin, orobat, HHZ - Helduen Hezkuntza Iraunkorrerako Zentroa dago - 94 426 4420. Zentro publikoa eta doakoa da, besteak beste, ikasketarik gabeko pertsonak alfabetatzeko helburua duena.
Etxebarriko Informatika Zentroan - 94 449 6871  eta Kz-Gunean adineko pertsonek doako hainbat ikastaro eta prestakuntza jaso ditzakete, beren beharretara egokituta.
Bestalde, kolektibo horrentzako hainbat diru-laguntza daude, Etxebarriko euskaltegian  - 94 426 2802 euskara-ikastaroak jasotzeko.

GARRAIOAK
Adineko pertsonek abantaila eta deskontu ugari dituzte bidaiak eta joan-etorriak egiteko. Etxebarribusek - 943 712 7077, besteak beste, 65 urtetik gorakoentzako Gizatrans txartela onartzen du (orain Barik Giza). Beste garraiobide batzuetan adinekoentzat tarifa murriztuak daude, esate baterako, Metro Bilbao, Bizkaibus eta Euskotren zerbitzuetan.

DENBORA LIBREA. BIDAIAK
Adineko pertsonek oporretarako eta bidaiak egiteko eskaintza asko dituzte. Hala, Imsersok gaituriko Oporraldietarako programaren eta Termalismo Sozialeko programaren bidez  -901 109 899, hainbat deskontu eskuratzeko aukera dago.

Kontaktua

JUBILATUAK GOIKOA
Santa Marina 11, Behea- 48450 Etxebarri
Kokatu >>
94 449 4600
 Estatutoak Goikoa 
 
JUBILATUAK BEHEKOA
Antonio Epalza 3 - 48450 Etxebarri
Kokatu >>
94 440 0451 Taberna
94 449 4712 Bulegoa
 Estatutoak Behekoa  
 
BIZIPOZ NERBIOI 
Norbere autonomia sustatzeko egoitza
Pedro Lobato 10-12-14
944 030 900
  • Joku Bio-osasungarriak
  • Gizarte-Termalismoa - Imserso
  • Nagusientzako baliabide gida (Bizkaiko Gurutze Gorria)

Argibide Gehiago

  • IMSERSO
  • BFA - Bizkaiko Foru Aldundia - Gizartekintza - Nagusiak
  • EJ - Eusko Jaurlaritza - Gizarte gaiak