Erakundeetako Webgunerik Onena 2009- Finalista

Gure udalaren webgunea FINALISTA izan zen El Correo Digitalek urtero antolatzen duen ERAKUNDEETAKO WEBGUNERIK ONENA lehiaketan 2009. urtean.

2009ko martxoaren 23an egin zen sari-banaketan www.etxebarri.net webgunea www.alava.net eta www.innobasque.com webguneekin lehiatu zen lehenengo saria lortzeko. Azkenean, irabazlea Arabako Foru Aldundiaren webgunea izan zen. Zorionak irabazleari, baita gainerako kategorietako irabazleei eta finalistei ere!

Harrotasun handiz jaso genuen sari-proposamen hau; izan ere, 2008ko otsailean sartu genuen formatu berri honek sekulako lana eman digu informazio eta zerbitzuak webgune berean bildu eta eskaintzea lortzeko. Hala ere, webgune berria Etxebarriko ateak bai herritarrei bat bisitariei zabaltzeko apustu ausarta izan zen.

Behealdean ekitaldiko zenbait argazki ikus ditzakezu:

Sari banaketa Saria Sari banaketa ospakizuna Sari banaketa ospakizuna Sari banketa Sari banketa Sari banketa ospakizuna Sari banketa Udaletxeko kideak