“ETXEBARRI” izendapen ofiziala nahiko berria da. Udalerria ezagutzera emateko izena izan arren, “ETXEBARRI” izena ofiziala da 2005eko urtarrilaren 13tik. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (8.zkia) argitaratu zen. 2004ko azaroaren 30ean, Bizkaiko Batzar Nagusietan aldaketaren behin-betiko onarpena izan zuen, ordura arte “Etxebarri, Doneztebeko Elizatea/Etxebarri, San Esteban elizatea” baitzen.”.
Aldaketa honek, izenaren erabilera arrazionalizatu eta sinplifikatu nahi zuen; hizkuntza bakar batean luzeegia izateaz gain, zailagoa zen bi hizkuntza ofizialetan erabiltzea: euskaraz eta gaztelaniaz.

Armarriaren deskribapena:
“Zelai urdinean, berde koloreko haritza, berdez jantzita eta otso bi enbor ondoan zutik eta bere kopan gurutze gorri bat”
Banderaren deskribapena:
“Karmin koloreko hondoak, armarria erdialdean darama”