Onomastika

Doneztebe

Doneztebe - Abenduak 26
San Esteban jaia abenduaren 26an ospatzen da, Etxebarriko zaindaria eta herriko jai eguna. San Estebanek, proto-martiriak, Jesukristorengan zuen fedea aldarrikatzeagatik odola isuri zuen.

Egun honetan, santu honen bizitza eta heriotza gogoratzen dira mezetan. Kristau apostoluen hurbil bizi baitzen. Sanedrin juduaren aurrean faltsuki akusatu zuten, Mesiasek Moisesen legeak indargabetu nahi zituela baieztatzeagatik eta horregatik jendeak harrika egin zion herriaren kanpoaldean.

Santu honen barri dugu Apostoluen Eginen liburuari esker. Judua zen eta Diasporako helenista.

Lehengo elizan helenisten kexa konpontzeko hautatutako zazpi diakonoetako bat da. Badirudi hasierako elizak paganismotik etorritako haur eta emakume kristauen arreta alde batera utzi zuela eta ustez arreta gehiago fede berrira bihurtutako juduei. Esteban izena Stephanos izen grekotik dator eta esanahia "koroia". Zazpi diakono hauek izen eta proposamenengatik grekoak dirudite eta mahai zerbitzua zuten misiotzat; hau da, apostoluen lan materiala deskargatzea.

Esteban sutsua zen bere predikazioan eta judu asko kristau federa aldatu zituen, apaizak barne. Hau ikustean, adinekoek eta sinagoga batzuetako arduradunek bere ospea kentzeko eta bere aurka egiteko plana eratu zuten. Hasiera batean, berarekin eztabaidatu zuten baina menderatuta bukatzen zuten. Azkenik Sanedrin aurrean akusatu zuten Moises eta Jainkoaren aurka madarikatzeagatik. Estebanek, berpiztutako Jesusen testigantza emateagatik, harrika hil zuten Jerusalengo kanpoaldean. Bitartean, urkatzaileen alde otoiz egin zuen. Saulo, gero Paulo apostolu bezala ezagutu duguna, han zegoen gazte bat zen baina itxuraz ez zuen liskar horretan parte hartu eta ekintza hori burutu zutenen arropa zaindu baino ez zuen egin.

San Antonio San Antonio - Ekainak 13
1195ko abuztuaren 15ean jaio zen eta Fernando ( Bulhoesekoak) bataiatu zuen baina Antonio izena hartu zuen San Antonio “el Magno”-ren ohorez. Bizi izan zen baseliza frantziskotarra berari eskaini baitzitzaion. San Antoniok du historian zehar santutze azkarrenaren errekorra. Santu izendatu zuten bere heriotzatik 352 egunera. Bere heriotza 1231ko ekainaren 13an izan zen.

Paduako biztanleek bere omenez basilika eder bat eraiki zuten eta bertara eraman zituzten gorpuzkiak 1263an. Hogeita hamar urtetan bere gorpua gordeta zuen bobeda zabaltzean, gorpuaren haragia hauts bihurtu zela konturatu ziren baina mingaina bere predikazioetan erabilitakoa zen; kolore gorri bizia berbera izanik. San Buenaventurak mingaina eskuartean hartu, musu eman eta zera adierazi zuen: “Oh mingain bedeinkatua, beti Jainkoa goratu duzu eta beste batzuk Jainkoa goratzeko konbentzitu zenituen, orain agerian uzten dituzu zure merituak Jainkoaren aurrean”.

Hanka edo besoa moztuta dutenen, animalien, arraunlarien, abereen, adinekoen, haurdunen eta beste askoren zaindaria. Munduko toki batzuetan, ezkontzen santu bezala ezagutzen dute eta ekainaren 13an, ezkondu gabe dauden emakumeek San Antonio irudi txiki bat eros dezakete eta alderantziz jarri zigor bezala, senar on bat aurkitu arte.

Santa AnaSanta Ana - Uztailak 26
Uztailaren 26an Santa Ana jaieguna ospatzen da eta mezetan santa honen bizitza gogoratzen da; San Joakinen emaztea eta Ama Birjinaren ama.

Legendak dio alaba izan zuela urte askotan otoitz egiten ibili ostean eta Joakinek eta Anak bere soloetako produktuak hiru zati berdinetan banatzen zituztela:bata tenpluarentzat, bestea txiroentzat eta hirugarrena etxeko gastuentzat.