Zubiak

N-634 gaineko Oinezkoen PasabideaEtxebarri, historikoki bere kokapen geografikoagatik markatuta dago; alde batetik, Ibaizabaleko meandro artean kokatzen delako eta praktikoki bitan banatuta dagoelako N-634 errepideagatik: alde batean Uribarriko ibarra eta Legizamon eta bestean Kukullaga auzoa eta san Antonio, Ganguren mendiaren magalean. Oztopo hauek gainditzeko, beste gizarte batzuetan bezala, zubiak erabili izan dira. Horregatik, zabalera txikiko udalerria bada ere, diseinu eta erabilera ezberdinetako 10 zubi ditu.

Baskonia Zubia
Zubi honek Etxebarri eta beste bi udalerrien arteko muga markatzen du: Galdakao eta Basauri. Semaforoak ditu eta Basauritik Galdakaora N-634-tik sartzen da eskuinaldean eta ezkerraldean Etxebarri.

Bere deitura, zubi ondoan dagoen Baskoniako fabrika zaharretik dator. XX. mende hasieran sortutakoa eta Basauri udalerriko motore ekonomikoa bihurtu zena. Udalerriko zaharrenetarikoa da, Sabino Arana zubiarekin batera eta Matikotik Azbarrenera doan trenbidearen zubi zaharrarekin batera; gaur egun Etxebarri eta Bolueta ( Bilbo) metro geltokiak lotzen dituen zubietako bat.

Baskonia oinezko pasabideaBaskonia oinezko pasabidea
Pasabide hau 2013an eraikia da, N634 errepidea zeharkatzen du Etxebarri eta Basauri udalerrien artean Kukuiaga parketik. Pasabidea Galdakao eta Basaurin arteko gurutzetik metro batzuk aldenduta dago eskaileraz eta arrapala baten bidez sartu ahal izateko. Pasabidea erabatat irisgarria da.

Euskotren Zubia
Euskotren zubi berriak, 2012ko ekainaren 6an inauguratua, bao bakarra du eta, ondorioz ez du tarteko euskarririk Ibaizabal ibaiaren ubidean. Horrela, ibaiak gainezka egiteko eta uholdeak sortzeko arriskua murrizten da. Halaber, igarobidea aurrekoa baino finagoa eta altuagoa da. 

Euskotren zubiaZubi berri honek, hiru metro zabal den oinezkoentzako igarobidea eta bidegorria du. Igarobide horri esker oinezkoak eta txirrindulariak  Etxebarri eta Basauri artean oinez eta bizikletaz ibili ahal izango dira.

Aceralia-Laminados Velasco Zubia
“Altos Hornos de Vizcaya”-k zubi hau eraiki zuen enpresako bi instalazio lotzeko: Banda fabrika Etxebarriko Uribarri ibarrean eta Basauriko Sarratu auzoko fabrika. Enpresaren zubi pribatua da baina langileek zein garraiorako kamioiek erabiltzen dute.

Metro Etxebarri-Basauri Zubia
Etxebarrin 2005ean eraikitako zubia da eta Ibaizabal ibaia babesten du Metroa Basaurira doanean. Bere egitura hormigoizkoa eta altzairuzko triangeluak osatuz erabilera bikoitza izango du: goialdetik metro unitateak Metro Bilbao-k Basaurin dituen garajeetara sartzeko bideak daude eta behealdean Etxebarri eta Basauri lotuko dituen bideak, udalerri honetako linea zabaltzean.

Metro Etxebarri-Boquete Zubia (Matiko trenbide sarrera zaharra)
Zubi honek Etxebarriko metro geltokia, Uribarriko ibarrean, Arcelor fabrika ondoan eta Metroa Etxebarrira sartzeko erabiltzen duen tunela lotzen ditu; Azbarrenera zihoan Matikoko trenaren aspaldiko tunela aprobetxatuz eraiki zen.

Zubi hau 2004an sortu zen, Metroa Etxebarrin sartzeko. Diseinu aldetik originala da eta horrela eraiki zen, erreka gaineko zutabeak ekiditeko eta aske uzteko. Bere diseinu eta eraikuntza bakarra da munduan eta zubi gutxi daude ezaugarri horiekin. Gainera bere oinarriak erdiko zutabe gabeko arku itxura du.

Muntatzeko eraikuntza bertikalean egin zen eta errekako alboetako erdi-arku bakoitzetik banatuta. Hauek amaituta, “ erortzen ” utzi ziren katu hidraulikoekin eta altzairu tiranteak erabiliz muturrek topo egin arte eta honen erdialdean elkartu arte.

Nerbioi gaineko Oinezkoen Pasabidea

Ibaizabal ibaia gaineko Oinezkoen Pasagunea
Pasabide honek Uribarriko ibarra, udalerriko Metro geltokia dagoen tokia eta Legizamon auzoa, Bokete, Santa Ana eta udalerriko zerbitzu eta enpresa gehienak biltzen dituen Legizamon poligonoa konektatzen ditu. Pasabide honekin Metroko sarrera errazten da langile eta auzokoentzat.

20005eko abenduaren 20an inauguratu zen eta   65 m-ko luzera eta guztiz gardena da. Bere egitura metalikoak piezekin mihiztatuta dago eta inklinazio nabarmena duen arku batekin diseinatuta eta oinarriari lotuta tirante metaliko bertikalekin. Arkuaren alboetan gurutzatzeko sarbide bi daude: bat metalikoa hormigoizko zolata eta bestea egurrezkoa zeharrorma horizontalarekin.

Bere diseinu berezia eta malgua, bertatik igarotzean mugimendu bertikal bat antzeman daitekeelako. Ez da kuriositate bat. Zubi “ berezia ” bihurtzen duen ezaugarri bat da.

Sabino Arana Zubia
Udalerriko zubi zaharrenetarikoa da eta garrantzitsua San Esteban auzoa eta Legizamon poligonoa komunikatzeko. Udalerriko lehenengoetarikoa da eta honekin batera Baskoniakoa eta oraindik gaur Legizamon auzoko eta izen bereko poligonotik hiriguneko ibilgailu-sarbidea da.

Hormigoi armatuan eraikita eta metalezko barandekin, Ibaizabal ibaiaren ur-goraldiak bizi izan ditu eta nahiz eta ibilgailuen pasabiderako dimentsio txikia izan, udalerriko sinbolo bizia da.

Legizamon Poligonoko Zubia Legizamon Poligonoko Zubia
2000. urtean eraiki zenetik, udalerri barruko trafikoa arintzen du kamioi eta garraio pisutsuen sarbide independentea duelako Legizamon poligonotik eta N-634 errepidetik lanera doazen langileentzat.

Bere eraikuntzari esker, hirigunea arindu zen eta industria poligonoa dinamizatu zuen, enpresa asko bertan instalatzera animatuz, komunikazio sare pribilegiatu baten ondoan kokatuta baitago.

N-634 errepide gaineko Oinezkoen Pasabidea
Pasabide hau 1979an eraiki zen, arazo bat konpontzeko: udalerriaren alde batetik bestera N-634 errepidea zeharkatzen, oinezkoek zeuzkaten istripuak.

Luzera osoa 48 m-koa da eta erabilera bakarra oinezkoa. Gutxieneko altuera 5,35 m eta gehienez zentroan 6,10 m errepidetik. Jose Luis Ramos Uranga injineruak egin zuen, burdina eta hormigoi armatua erabiliz. Hala ere, eta aspaldikoa denez, berriztatu egin da lurzoru ez labaingarriarekin. Altzairu herdoilgaitzez egindako baranda instalazioa du eta zutabeak margotu eta oinarri metalikoa, Etxebarriko itxura modernorako aproposa.

Amezola Oinezkoen Pasabidea

Amezola Oinezkoen Pasabidea
Udalerrian eraiki den berrienetarikoa da eta estribo biren gainean eutsitako egitura metalikoa du. Pasabide honek Euskotren linea babesten du eta Amezola parkeak eta Bekosolo parkeko etxebizitza berriak komunikatzen ditu.

Komunikazio gehiago

  • Errepideak
  • Garraioek eta Hirigintza. BFA
  • Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioak. EJ
  • Bizkaiko Garraio Patzuergoa