Klima

 San Antoniotik bistak Etxebarri udalerriko klimaren ezaugarriak Bizkaiko lurralde osoaren parekoak dira; eguraldi epela eta euritsua urte osoan baina prezipitazio jaitsiera udan.

Etxebarri 43 I paralelo inguruan dago, Europa mendebaldearen kostaldean. Horregatik, udazkenetik udaberrira bitartean, haize nagusienak Atlantikoko ipar mendebaldeko haizeak dira; beraz, hezeak.

Etxebarri eta inguruko udalerriak isurialde atlantikoan daude; isurialde horrek klima mesotermikoa du; tenperatura moderatuak eta euri ugari.

Aipatzekoa da iparraldeko kostalde hurbilera “Golfo de Mexico” (Gulf Stream) izeneko korronte beroa heltzen dela eta itsasertzeko urak berotzen dituela; horregatik, klima ez da latitude honi dagokion besteko hotza. Beraz, Etxebarri bezala kostaldean dauden herrietan ez dago negu gorriegirik eta honek eragin handia du landare eta soroetan.

Giro honetan, ozeano atlantikoak eragin nabarmena du aire masetan; tenperaturak leundu egiten dira ozeanoko ur leunekin elkartzean, kostaldera heldu eta uda eta negu arteko oszilazioak baretuz..

Ezaugarri orografikoak: Etxebarri kokatzen den isurialde atlantikoko plubiositate ugaria.

Ingurumena

  • Fauna eta Flora
  • Ibaiak eta Errekak
  • Mendiak
  • Euskalmet
  • Aemet
  • Tutiempo.net