Ibaizabal Ibaia

El Nervión, a su paso por Etxebarri

Udalerritik pasatzen den errekarik nagusiena Ibaizabal da. Izen hau, Basauriko udalerritik dator, Urbiko auzoan, Galdakaotik Ibaizabal urak batzen diren tokian eta Basauri gurutzatzen duen Nerbioi erreka puntu honetara heldu arte. Errekak bere izendapena aldatzen du eta Nerbioi erreka deituko da, Bilboko La Peña auzotik (itsasoko ur gatzagekin nahastuz) Abran itsasoratu arte.

Ibaizabal erreka, Etxebarriko udalerrira Baskonia zubitik sartzen da, (Etxebarri, Galdakao eta Basauri arteko muga markatzen duen tokia) eta meandro batzuen ostean, udalerria uzten du Boluetako Santa Ana zubi azpian (Bilborekin muga markatzen duen puntua).

Ibilbide laburra da, baina handitzen doa errekak trazatzen dituen bi meandro nabarmenengatik, udalerria bi zatitan banatuz. Handienak Uribarriko Vega du izena. Guztiz laua da, eta historian zehar bildutako alubioi materialen kontzentrazioen ondorio; bertan Arcelor fabrika dago, Metro geltokia eta udalerriko urbanizazio berriaren zati handi bat; bestea zatia, Leguizamon aldeari deritzoguna, industria poligonoak, merkataritzak eta izen berbereko auzoak osatzen dute.

Nerbioi errekaren luzera osoa, Etxebarritik igarotzean, 3 kilometrokoa da eta bere ibilbide bereziak uholdeak sortarazi izan ditu. Gertatu berriak eta tristeenak 1983koak; kalte materialak eta pertsonalak ikaragarriak izan ziren.

Errekak

Etxebarri Ganguren mendiaren magalean dagoenez, mendietako gune altuenetatik eratorritako errekasto askok zeharkatzen dute. Errekasto horiek aspaldiko nekazal paisaia osatu dute, baina gaur egun, desagertu egin dira edo lurpetik doaz, Ameztudi edo Azkarai errekastoak bezala.

2006an argitaratu zen Etxebarriko toponimia ikerketan, errekastoen deskribapen hau egiten da:

Ameztui Erreka
“Ameztui errekastoa izen bereko mendian jaio eta jaitsi egiten da Ibaizabal errekan isuri arte. Bere ibilbideak Etxebarri eta Galdakao herriak mugatzen ditu. Errekastoak izen ezberdinak ditu, zeharkatzen dituen tokien arabera; Altzaga inguruan Altzaga errekastoa izango da, eta Mixertu aldean Mixertu errekastoa edota Jaga errekastoa, izen bereko tokian.

Azken toki horretan, Errekasolo eta Iturriondo errekasto izenak ere jaso ziren. Azken bi toponimook Jaga parajeko lursailen izena dira. Ameztuikoa amildegitik Errekarte bezala ezagutzen den tokira jaisten den errekastoa da eta hemendik, lurpetik, Jagaraino”.
 
Azkarai Erreka
Beste errekasto bat ere aipatu dezakegu: Azkaraikoa, San Jose auzoko menditik jaisten dena, “Escondido auzoa” izenez ezagutua eta Etxebarri eta Bilboko muga eta B-634 artean kokatzen dena.

Ingurumena

  • Fauna eta Flora
  • Mendiak
  • Nekazaritza. Bizkaiko Foru Aldundia