Ganguren medi, Gangurengana edo Santa Marina

Ganguren desde el parque Kukullaga

Udalerriaren iparraldean mendilerroa osatzen duen gailurra da (10 m), Txorierriko bailaratik bananduz. Gangurengana korda Erandioko Lutxanan hasten da (8 m) eta lehenengo aldapak eginda, Enekurira heltzen da (130 m). Hortik, lehen gailurra Elorriagan edo Banderasen (223 m), eta hemendik Artxanda mendira (260 m); bertan jolas-parkea kokatu zen. Ondoren, Meatzabalgo Santo Domingo gaina (292 m) eta Biribil (386 m), Avril mendi bezala txarto ezagutua, eta Ganguren edo Santa Marina gailurrean bukatzen da (479 m), antenengatik ondo bereizten dena. Errepide batek mendikatea gurutzatzen du goialdetik, eta errez hel gaitezke edozein gailurrera. Ibilbiderik interesgarriena Artxanda (260 m) eta Elorritxueta (370 m) bitartekoa da; batzuetan asfalto bidez, eta beste batzuetan, errepidez Gangurenera hurbilduz.

Gailurretik ikuspegi hauek dauzkagu:

Iparraldean: Asua, Jata eta Sollube bailarak. Hegoaldean: Etxebarri, Basauri, Bilbo eta atzean Ganekogorta mendigunea. Ekialdean: Oiz, Durangaldeko mendiak eta Gorbea. Mendebaldean: Serantes eta itsasoa.

Santa Marina mendiaren izena inguruan zegoen baselizari zor zaio. Legendak dio Marina izeneko hiru ahizpak elkarlotutako ermitategietan bizi zirela, Orozkoko Arrola mendian, Ganguren eta Urdulizko haitzetan. Ibilbiderik interesgarriena Artxanda (260 m) eta Elorritxueta (370 m) egitea da, batzuetan asfaltoz eta beste batzuetan, errepidez Gangurenera hurbiltzea.

Ingurumena

  • Fauna eta Flora
  • Ibaiak eta Errekak
  • Nekazaritza. Bizkaiko Foru Aldundia