Flora

zuhaitzak Legizamonen

Landaretza nagusia: Udalerriko lurzoru gehienetan landaredi erruderal- nitrofiloa (hirigunean) eta baso sailak daude.

Beste landareak: Aurrekoak baino eremu estuagoetan, atlantikoko soroak, zelaiak eta txilardi-iratzeak aurki ditzakegu.

Pilaketa txikiagoak: Eremu isolatuetan harizti-baso misto atlantikoak aurkituko ditugu.

Fauna

Fauna bertako landare ingurunearekin lotuta dagoenez, udalerrian nabarmentzen den landaretza motaren arabera deskribatu daiteke.

Baso-landaretzak: Soro espezifikoak dira, baso-soilketari lotuta, ekosistema iraunkor heldugabeak izanik; baliabideetan eskasa den habitata eta horren ondorioz landare eta animalia-espezie gutxi. Anfibio eta narrasti espezie batzuk urmael txikietan. Hala ere, espezie hauek egon daitezke: Apo arrunta, zirauna, txepetxa, txantxangorria, amilotx mottoduna, lur-sagu gorria, basasagua, urtxintxa edo azeria.
Txolarreak
Hiriguneetako landaretza: Ornodun espezie batzuk hiriguneetara egokitu dira, gizakien presentzia jasan eta kasu askotan, zabortegietan eta hondakinak biltzen diren tokietan sostengua bilatuz; espezie hauen artean, adibidez: Sugandila iberiarra, zikoina, sorbeltz arrunta, enara, buztanikara zuria, txolarrea, arratoi beltza, etxe-sagua.

Belardi eta soro atlantikoak: Belardiz, baserriz eta zuhaixkaz osatutako paisaian, gizakien presentzia jasaten edo onartzen duten espezie ugari aurki ditzakegu; besteak beste, honako hauek: Apo arrunta, zirauna, musker berdea, zapelaitz arrunta, buztanikara zuria, zozoa, birigarroa, euli-txori grisa, arabazozo arrunta, landa-txolarrea edo kardantxiloa.

Harizti-baso misto atlantikoa: orratzen duen zuhaitzezko landaretza egituraren eraginez, argia pasatzen uzten duten landare espezie ugari dituen oihanpeak finkatzen dira eta baso mota honetan aurki dezakegun fauna espezieen artean, honakoak dauzkagu: Baso-igel iberiarra, zirauna, musker berdea, sugandila iberiarra, horma-sugandila, suge gorbataduna, kukua, okil txikia, txepetxa edo txantxangorria.

Ingurumena

  • Ibaiak eta Errekak
  • Mendiak
  • Nekazaritza. Bizkaiko Foru Aldundia