Egitura Ekonomikoa

Udalerri hau gehienbat industriala da. 50. hamarkadatik hona, udalerriko lautadan hainbat industria kokatu dira eta horren ondorioz, nekazaritza lurrak eta nekazal ustiapenak gutxitzen joango dira etxebizitza eremu berria sortuz.

Industria sektoreak enpresa handia du metalurgia arloan: Arcelor. Bestelako industria instalazioak tamaina txikiko enpresek eta tailer txikiek osatzen dute.

Nekazaritza eta Abelzaintza

Etxebarriko nekazaritza eta abeltzaintza sektorearen presentzia eskasa da baina ez isolatua EAEn be egitura ahuldu delako. Gainera ustiapenetako jabeen adinagatik eta gure herrialdeko beste produkzio sektore batzuekin konparatuz bizi duten errealitateagatik (soldatapeko langilerik ez izatea, gizartean azaltzen duen lan irudi ezkorra, inbertsio handiak eskatzea eta lortzen diren errentagarritasun mailekin, amortizazio epe luzeak eta finantziazio zailtasunak), sozialki oso erakargarria ez den sektore bihurtzen du.

Nekazaritza sektoreak, beraz, dedikazio txikia du beste sektore ekonomikoekin konparatuz. Nekazaritza azalera osotik, zati txiki bat laborantzakoa da eta beste guztia bazkaleku bezala erabiltzen da, nahiz eta lursailak “testigantzakoak” izan.

Merkataritza eta Zerbitzuak

Merkatal esparrua herritarren oinarrizko beharrak asetzeko gai diren tamaina txikiko saltokiek osatzen dute. Ustezko tamaina handiagoko saltokien martxa erabat baldintzatuko lukete Basauriko eta Bilboko eremu handiko merkatal-guneek.

Etxebarrin 68 saltoki txikizkari eta51 ostalaritzako establezimendu daude. Jarduera-sektoreen gainean eginiko azterketaren arabera lokalen %53ak eguneroko produktuekin (elikagaia eta drogeria/garbiketa) lan egiten dute eta 32 elikagaien inguruko saltokiak dira. Aldizkako produktuen establezimenduen artean hauek aipatu behar dira: 9 (ehunak, jantziak, oinetakoak eta larrua) eta 8 (altzariak eta etxeko produktuak).

Etxebarrin, 2006, urtetik hasita, Etxebarriko Merkatarien eta Profesionalen Elkartea (ACPE – EMPE) dago. Bertan merkatarien gehiengoaren interesak batzen dira eta, Udalaren lankidetzarekin batera, beraien eskaintzaren gaineko berrikuntza eta hobekuntza proiektuak bultzatzen dituzte.

Industria

Etxebarrik, Bilbo Handiko eskualdeko udalerri bezala, industria jardueran indar handia izan du, eta azken urteetan birmoldaketa prozesu ugari bizi izan ditu. Hala ere, gaur egun "hirugarren sektorera" bideratutako prozesu bat bizi du eta merkatuko baldintza berrietara egokitu da.

Industria sektorean batzuk neurri handikoak eta mikroenpresa kopuru handia, batzuk hornitzaileak eta besteak industria handiaren osagarriak eta herriko industria lanpostu kopuru handi baten eragile. Azken urteetan produkzio txikiko unitateak finkatzera abiatu da.

Industriak lau gune ezberdinetan kokatzen dira:

LEGIZAMON INDUSTRIALDEA
Legizamon penintsulan dago, Ibaizabal ibaiaren meandroek osatzen dute, N-634 errepidearen ondoan dago eta sarbide zuzena eta independentea du. A-8tik hurbil, 1970etik ezarritakoa eta Bilbo Handiarekin lotura duten zerbitzu eta merkataritza sektorearekin zerikusia duten erdi mailako eta tamaina txikiko enpresa ugari daude. 

BARRONDO INDUSTRIALDEA
Industria jarduera txikiak. San Esteban elizaren parean. Bertan, banaketa, garraio eta zerbitzu biltegiak kokatzen dira. Oraintsu sortuta, gero eta enpresa txiki gehiago biltzen ditu.

SAGA ERAIKINA
N-634 errepidearen ondoan, hegoaldean eta komunikazio aldetik kokapenik egokiena. Eta handizkari komertzioak eta zerbitzu enpresa txikiak daude. Eraikin zaharra da eta 3 solairu ditu errepide mailatik eta behe solairu bat honen azpialdean. 

ARCELOR
Enpresa hau udalerrian dago 1959tik eta gehienbat hotzeko ijezketara dedikatzen da. Gaur egun, udalerriko enpresarik handiena da eta langile kopururik altuena. Uribarriko ibarrean lursail handia bete du Metro ibilbide eta Ibaizabal ibaiaren artean.
  • KIUB
  • Merkatal Gida
  • Ekonomi Sustapena
  • Industria, Berrikuntza eta Turismoa

Arcelor
Arcelor

Saga eraikina
Saga eraikina

Legizamon industrialdea
Legizamon industrialdea