San Antonio de Padua Eliza

Elizaren aurreko ikuspegiaSan Antonio Paduakoa parrokia San Antonio auzoan dago. Eraikinaren itxura soila da, angeluzuzena du eta bere estalpea bi isurkikoa. Aurrealde nagusia adreiluzkoa da eta alboetakoak lisoak eta zuriak. Fatxadetako leihoak hormigoizkoak dira eta barrualdean, kristalak saretuak.

1961eko urtarrilaren 20an, Basauriko Baskonia enpresako zuzendaritzak entitatearen jabetzako lursail batzuk dohaintzan eman zituen San Antonio tenplua, abadetxea eta obra sozial bat eraikitzeko. Dohaintza hau 1961eko otsailaren 1ean egin zen.

Proiektua azkar egin zen eta aurrekontua milioi bat pezeta. Tenplu eta abadetxearen obra enkantean jarri zen eta 1961eko martxoaren 30ean, Etxebarriko Higinio Alba kontratista jaunari esleitu zitzaion, 92.000 pezetako aurrekontuarekin, aurkeztutako bosten artean merkeena. Obra Emilia­no Amann eta Ángel de Gortazarrek zuzendu zuten.

 Alboko ikuspegia. Mendebaldeko horma irudia
Proiektuak honela deskribatzen zuen eraikina:

"Elizak 9 m-ko zabalera eta 26 m-ko luzera duen nabea du eta neurri hauetan bataiategia sartzen da baina 5 metro bider 6 metroko egitura osatzen duen absidea kanpo.

Elizak laukizuzen formako nabe nagusi bat du, bost harmailatan igotako absidea, atzealdean sarbidea ate bikoitzarekin eta bi ate hauen artean pasabidea bataiategira eta aldi berean komunikazio zuzena elizarekin.

Bataiategiko ate aurrean korura sarbidea eta honek 7 bider 9 metroko azalera du, beharrezkoak eskatutako edukiera betetzeko".

1961eko maiatzaren 22an, bedeinkapena eta lehen harria jarri ziren. (84) aktan, honako hau jaso zen:

"Echevarriko San Esteban proto-martiriaren parrokia kokatuta dagoen San Antonio auzoak nahiko biztanle ditu eta parrokiatik nahiko bananduta bere tenplua izateko, auzo honetako herritarren premia espiritualak erantzuteko".

1962ko apirilaren 29an, eguerdian aldare berria kontsakratu zen eta apezpikuak tenplu berria bedeinkatu zuen. Hurrengo egunean, San Esteban parrokiatik Saindua prozesioan eraman zen. Eta 1962ko maiatzaren 1ean lehenengo meza ospatu zen.

Tenplua amaitu gabe gelditu zen nabeko lurzorua bukatzeko eta beharrezko altzariekin bakarrik. Ondoren bankuak etorri ziren eta 1963ko urtarrilaren 20an terrazoa jarri zen, guztira 25.000 pezetako aurrekontuarekin.

Hortik aurrera, San Antonio tenpluak aldaketa batzuk izan ditu, hauen artean:

1971ean, presbiterioko eta nabeko teilatua eskaiolarekin jaitsi zen. Alboetako horma-hobiak kendu ziren eta argi puntuak eskaiola teilatu faltsuan ezkutatzen dira. Korua itxi egin da hirugarren adinekoen klub bat sortzeko.

1987ko otsailaren 27an, presbiterio zaharraren birmoldaketa hasi zen; bertako aldarea ez baita erabiltzen 1975etik. Hiru solairutan aldatzen da: beheko solairua kapera bihurtzen da, lehenengo solairua batzar gela eta hirugarrenean bi logela. Alboko hormaren zentroa apaindu da eta bertan Kristoa eta aldarea egurrezko oholtza gainean jarri dira.

Kontaktua

SAN ANTONIO ELIZA
Acceso a la Iglesia 4 - 48450 Etxebarri
Kokatu >>
944 491 607 - 656 789 370
p.sanantonio.etxebarri@bizkeliza.org

Informazio gehiago:
MEZAK ETA ZERBITZUAK

Arkitektura gehiago

  • Doneztebe Eliza
  • Santa Ana Baseliza
  • Legizamon Jauregia
  • Zubiondo Errota
  • Amezola Jauregia