BERBALAPIKO
Etxebarriko Euskara Zerbitzuak abian jarritako proiektua da, Etxebarrin euskararen erabilera bultzatzeko. Ez da euskara ikasteko ikastaro bat, baizik eta oinarrizko maila, komunikazio gune bat bilatu aisialdian euskaraz egiteko.
ETXEBARRI-TXIKI
Sei hilean behingo aldizkaria Etxebarriko haur eta gazteentzat.
ZEBARRI
1997/98 ikasturtean sortu zen ZEBARRI aldizkaria, euskaltegiko ikasleek idatzitako testuekin. Ordutik hona ale asko argitaratu dira; horietan Etxebarriri buruzko informazioa, euskarari buruzkoa, Euskaltzaindiaren arauak, bizkaiera, denbora-pasak, errezetak, aholkuak... aurki ditzakezue...
BOLSA DE PROFESORES-AS Y CUIDADORES-AS EUSKALDUNES
Etxebarriko Udaleko Euskara Zerbitzuak euskaldunentzako poltsa kudeatzen du, haurrak zaintzeko eta/edo eskola partikularrak edo begirale gisa lan euskaraz egiteko.
Lan-poltsan izena eman nahi duten pertsonek eta pertsona bat behar duten aita-amek euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri behar dute.
ARLO SOZIOKULTURALA
Euskara Zerbitzua
Egetiaga Uribarri 1A, 2.
48450 Etxebarri
Kokatu >>
94 426 7005
94 449 1458 faxa
euskarazerbitzua@etxebarri.eus