Etxebarri telebistan...

Hamaika Telebista: Ekipoa

Etxebarriko Udalaren nahia da euskara esparru desberdinetara zabaldu daiten laguntzea, euskaraz bizi gura dabenei erraztasun gero eta handiagoak emonaz.

Bide horretan, Hamaika Telebistaren sorrera-arrazoirik nagusienetakoa izan da, nagusiena ez esatearren, euskararen normalizazioa ikus-entzunezkoetara eroatea, eta era berean, euskaldun komunitateari zein euskararen normalizazioa bilatzen dauan orori zerbitzu bat eskaintzea.

Tokiko informazioa telebistaz eta euskaraz eskaintzea aurreranzko pausoa da Udalaren nahi horri begira, baina ezinbestekoa da produktu hori kalitatezkoa izan daiten, teknologia barrietan oinarritua gizartearen eskari orokorrari jarraiki, eta horretarako edozein komunikabidek baliabideak behar dauzala ez da ahaztu behar.

Administrazio publikoen ardura eta ahalegina ezinbestekoa bihurtzen da herritarren eskubideak bermatze aldera.Etxebarriko Udalaren xedea da ere, Udalak berak euskaragaz daukan konpromezua eskualdean eta Euskal Herri osoan jakinarazotea.

Azken bideoa... Zuztarretatik ahora... Aurkezpena

Azken bideoak