Euskara Etxebarrin

Euskara Zerbitzua logoa Etxebarriko Udalak hainbat urrats eman du hizkuntzaren normalkuntzaren prozesuan azken urteotan:

2001ean Udal Euskara Zerbitzua sortu zen.

2003an Administraziorako Euskararen Erabilera Plana diseinatu zen, oraintsu eguneratu dena.- 2004-2008 Plan Estrategikoa diseinatu zen. Bertan helburuak eta jarduerak zehaztu ziren esparruka eta lehentasunaren arabera sailkatuta. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak aztertu eta jarraitu zuen.

2003ko abenduan Osoko Bilkurak aho batez onartu zuen Plan hau. Plan Orokor honen helburu nagusia euskaraz bizi ahal izateko beharrezkoak diren hizkuntza politikako neurriak zehaztea eta sustatzea da.Era berean , hiru dira helburu estrategikoak:

  • Euskararen transmisioa eta ondorengoetaratzea.
  • Euskararen presentzia gizartean: zerbitzuak euskaraz ematea.
  • Hizkuntzaren kalitatea.

Plan honetan alor hauek lantzen dira: hezkuntza, euskalduntze-alfabetatzea, familia-transmisioa, administrazioa, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak, enpresa mundua, aisialdia, kirola, erlijioa, corpusa, komunikabideak, liburugintza, publizitatea eta kultura. Plan honen onarpenak baliabide ekonomiko zein giza baliabideen egokitzapena ekarri zuen. Egokitzapena plan estrategikoa garatzen zen bitartean gertatu zen.

Plan hau onartzeak udalaren aldetik konpromiso bat suposatu zuen bai baliabide ekonomikoen eta giza baliabideen egokitzeari dagokionez Plan Estrategikoa garatzen den epealdian.

Etxebarriko Udalak etxebarritar guztioi esker ona nahi du. Gure nahia herritarrei kalitatezko zerbitzua bermatzea da plan hau garatuz doan heinean eta erakundeekin hizkuntza normalkuntza arloan harturiko konpromezuak zintzo errespetatzea.

EUSKARA atalaren barruan gure udalerrian euskararen inguruko guztiaren berri izango duzu.Euskara Zerbitzuaren eta Udal Euskaltegiaren informazioaz gain Udalak oinarrizko plangintza, dokumentu eta ikerketen dokumentuak ere eskaintzen dizkizu helburu jakin batekin : gure hizkuntza maila guztietan zabaltzea eta sustatzea.

Sarbide zuzenak

 Euskara Zerbitzua Euskara Jarduerak Adi Aldizkaria Berbalapiko Euskaltegi Etxebarri Zebarri aldizkaria Berbalapiko Etxebarri Txiki - Haur-aldizkaria EBPN - Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia Euskararako baliabideak
  • Etxebarri telebistan
  • Zuztarretatik Ahora. Kultur ondarea berreskuratuz...
  • Bizkaiko Foru Aldundia: Euskara
  • EJ - Hizkuntza Politika
  • HABE
  • IVAP - Euskara