Zuztarretatik Ahora. Kultur ondarea berreskuratuz...

Etxebarriko Udalak, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko gainontzeko udalerriekin batera, elkarlanean 2009an hasitako proiektu honetan ondare ez materiala bildu eta zabaldu da era didaktikoan ikertuz eta inguruan bai hizkuntza ondarea bai etnografikoa sozializatzeko asmoz.

2012

2012 urtean egindako lanen aurkezpena.
 Ikono pdf 2012 Dossier osoa

ESKOLA-AGENDA Eskola-agenda
Ikasle, irakasle eta gurasoen arteko komunikaziorako bitartekoa ez ezik, eduki etnolinguistikoak transmititzeko bitartekoa ere bilakatu da ikasturte honetan.

WEBGUNEA www.zuztarretatikahora.com
Nerbioi Ibaizabal bailarako ondare, hizkuntza eta kulturaren inguruan egiten den ororen ispilu izan nahi du

KANTA Zuztarretik-Ahora.mp3
Xabier Zabalak musikatu ditu Arkaitz Estiballes bertsolariaren hitzak. Bailara osoko neska, mutil, andra, gizon, ume, gazte, heldu eta nagusien artean osatutako taldeak grabatu du.

2009-2011

Zuztarretatik Ahora - Logoa ZUZTARRETIK AHORA. DVDa
Proiektu honen lehen fruitua izan zen 2009an argitaratutako DVDa, ZUZTARRETATIK AHORA izenekoa. Bertan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikaslegoari zuzendutako material didaktiko-pedagogiko osagarria argitaratu zen.

Orbelak airez aire - Logoa ORBELAK AIREZ AIRE. CD Musikala
Ekimen haren jarraipenaren ondorioz, material berri hau aurkezten da. Honetarako gure udalerriotako hainbat informatzaileren ahotik jasotako testigantzek emandako hainbat informazio erabili da, “Orbelak airez aire” gida didaktikoa eta kantu bilduma hain zuzen ere.

Orbelak airez aire - Logoa ORBELAK AIREZ AIRE. Gida Didaktikoa
Gida didaktiko hau  0 – 6 urte bitartekoei zuzendutakoa da bereziki, bai ikastetxeei bai etxeko erabilerari begira, izan ere, balioen eta eduki sozialen eta hezitzaileen transmititzaileei zuzenduta baitago. Azken batean geure ondarea guztiok bultzatu gura dugu horren bidez euskara aberastuz, era honetan belaunaldiz belaunaldiko jarraipena berma dadin.