Berbalapiko... Dastatu Euskararen Lapikoa

Berbalapiko Zer da BERBALAPIKO proiektua?
Etxebarriko Euskara Zerbitzuak martxan jarritako proiektua Etxebarrin euskararen erabilera bultzatzeko. Ez da euskara ikasteko kurtso bat, baizik eta oinarrizko maila izanik, komunikazio espazio bat bilatu aisialdian euskaraz aritzeko.
Nori zuzenduta dago?
Euskaraz bizi nahi duten guztiei: euskaldun berriei; euskaraz hitz egiteko erraztasuna galdu eta norekin praktikatu ez daukatenei; euskaldun zaharrei… Hau da, euskara jakin eta erabili nahi dutenei edo laguntzeko prest daudenei.
Zeintzuk dira helburuak?
Etxebarrin euskara era natural eta praktiko baten erabiltzea, euskararen erabileran murgildu  lagun arteko giro erosoaz gozatuz. Beraz, harremanak euskaraz izateko aukera ezin hobea.
Zein da dinamika?
Jendea talde txikietan banatzen da eta beraiek erabakitzen dute zein egunetan, non eta ze ordutan elkartu. Hauei, gutxienez, astean ordu bete biltzea eskatzen zaie taldeek jarraipena izan dezaten. Gainera, talde guztiak bilduko dituzten ekintza osagarriak proposatzen dira hilero:
  • Irteerak (sagardotegira, mendira, Etxebarri ezagutu, beste hiri/ herri batera…)
  • Bisitak (museoak, erakusketak, …)
  • Poteoa/ bazkariak/ afariak...
  • Tailerrak (sukaldaritza, dantza, makrame...)
  • Antzerkia, hitzaldiak…
Euskaldunberri askori euskaldun zaharrekin nahastea beldurra ematen die askotan... Ez zen horrela izan beharko, baina horrela bada, BERBALAPIKO proiektua lagungarria izan daiteke, proiektuaren asmoetariko bat hori delako, euskaraz egiteko beldur hori kentzea, aldi berean, bertako hizkera ikasiz eta praktikatuz lagunartean.



Animatu eta ez galdu Etxebarriko Udal Euskara Zerbitzuak eskaintzen dizun aukera ezin hobe hau: astean ordu betez euskaraz hitz egitea lagun arteko giroan, gozatzen, bakoitza berea erakutsiz eta besteengandik ikasiz. Herriko jendearekin kontaktuan jartzeko tresna ere bada Etxebarrin giro euskalduna bultzatuz. Denok egin dezakegu zerbait eta gainera, ondo pasatzeko aukera da.

Interesatuta bazaude, etor zaitez izena ematera Etxebarriko Euskara Zerbitzura.

Berbalapiko kide izategatik kamiseta eder hau eskuratu ahal izango duzu.

Kamiseta opari

 

Kontaktua

Lehio bera: Euskara Zerbitzua

Berbalapiko 2016-2017

  • Berria
  • Lizardi Mintza Taldea
  • Argia Aldizkaria
  • Sustatu
  • Mintzapraktika
  • Topagunea
  • Korrika
  • Euskaltzaindia
  • Praktikatu Bloga