Etxebarriko gazteon aldizkaria

Gazteriak kolektibo edo talde gisa gizartean duen garrantzia kontuan izanik, Etxebarriko Udala Euskara Zerbitzuak eta Gazteria Zerbitzuak etxebarritar gazteek eginiko eta gazteei zuzendutako euskarazko aldizkari bat jarri du martxan. Ekainean atera den lehen ale honen proiektuaren bidez, aukera eman nahi zaie udalerriko gazteei beraien kezkak, ideiak, iritziak eta abarrak kalera atera ditzaten, eta gainera euskaraz.

Inkesta

Aldizkariari buruzko zuen iritzia jaso nahi dugu eta horretarako INKESTA-FITXA labur hau prestatu dugu. Zure iritzia garrantzitsua da aldizkaria hobetzen joateko. Bete fitxa eta eraman Etxebarriko Euskara Zerbitzura edo Gazteria Zerbitzura (ikusi alboan helbidea eta kontaktua).
Jasotako inkesta guztien artean sari bat zozketatuko dugu.
Eskerrik asko zure laguntzagatik.

Aldizkariaren izena ADI! da, eta bertan etxebarritarrak diren 15-30 urte bitartekoek parte hartu ahal izango dute. Gazteen inplikazioa eta parte hartzea aldizkari honetan funtsezkoa da. Hori dela-eta, Euskara Zerbitzutik eta Gazteria Zerbitzutik etxebarritar gazteak animatu nahi ditugu aldizkaria irakurtzera eta bertan aktiboki parte hartzera, beraien lanak behean agertzen diren helbide elektronikoetara bidaliz. *

Aldizkariaren gaineko koordinazioaz eta kudeaketaz udal teknikariez eta udalerriko gazteez osatutako batzorde ireki bat arduratzen da. Adi!txb, aldizkari berezi eta bakarra eTXeBarriko gazteena eta gazteentzat.

Kontaktua

ADI ALDIZKARIA
94 426 7005
94 449 1458 faxa
euskarazerbitzua@etxebarri.net  
gazteria@etxebarri.net  

Al-Az-Ol 10:00 - 13:30
As-Og 17:00 - 19:00  Kultur Etxea94 426 700594 449 1458euskarazerbitzua@etxebarri.net   gazteria@etxebarri.net Al-Az-Ol 10:00 - 13:30 / As-Og 17:00 - 19:00  Kultur Etxea 


ADI ALDIZKARIA ON-LINE
http://issuu.com/aditxb
QR Kodea mugikorrentzat. Deskargatu kontaktu datuak..

Aldizkari gehiago...

  • Etxebarri Gaur- Etxebarriko aldizkaria
  • Etxebarri Txiki