Etxebarriko Udal Hilerria

Portada del cementerioEtxebarriko hilerria udalerriaren goialdean dago kokatuta, Udal Kiroldegiaren ondoan, La Presa atseden-gunearen eta Ganguren mendira hurbiltzen den bidegurutzearen ondoan, goialdeko baserrietarantz eta Kortatxuetako atseden-gunerantz hurbilduz.

1972 an eraiki zen aurreko hilerria ordezkatu zuen orduan, Doneztebe eliza ondoan kokatuta zegoena, gaur egungo Kebrantezarra gunean.

Badauka 1.000 nitxotik gorako edukiera,  kale berezi bat hondakin eta hezurren nitxoentzat.

Kudeaketa udalarena da guztiz. Udal Tramite Gidan aurkituko dituzu hilerriarekin lotutako tramite guztiak.

 

 HILERRIAREN IZAPIDEAK

336. Gorputz-ateratze eskaera eta horma-hilobi emakida. 
337. Hobitik ateratzeko lizentzia. 
338. Jabego aldaketa udal hilerriko horma-hilobian. 
339. Hondarren-horma-hilobia emakida. 
340. Hil-eskubideari uko egitea.

Hileta Zibilak

Hileta zibilak gizartearen behar bati erantzuten diote, nork bere printzipioekin bat datorren ospakizun duina eta koherentea bilatzen da.Udalak udal-lokalak eta esapzio publikoak eskaintzen ditu heriotzaren ondorioz ospatu nahi diren agurrak eta  omenaldiak egiteko.

Beti eta beste erabilerarako ez badaude erreserbaturik, lekuak hauek dira:

  • Kultur Etxea (Andaluzia 1-3-5), gehienezko edukiera 326 pertsona
  • Pleno Aretoa (Sabino Arana 1A), gehienezko edukiera 100 pertsona
  • Bekosolo parkea (Esparru mugatua)
  • La Presa jolas-gunea (Esparru mugatua)

Ordutegia

URTE OSOAN ZEHAR
10:00-18:00 Azaroa-apirila
10:00-20:00 Maiatza-urria

UDAL LANGILEA
ORTUTEGI PRESENTZIALA
10:00-18:00 Ostiralak
11:00-14:00 Larunbatak, igandeak eta jaiegunak. 

Planoa

clic para visualizar
Klik planoa ikusteko

Dokumentuak