Aisialdirako ortu ekologikoak

Proiektatutako aisialdirako udal baratzeak eskaintza pedagogiko eta ekologiko bezala planteatu dira, hala nahi duten herritarrentzat. Lurra lantzeko eta bertatik jasotzen diren onurak kontsumo pertsonalerako erabiltzeko aukera izango dute. Aisialdirako eta ongizatea bermatzeko aukera bezala ere planteatu dira, eta bazterkeria egoeran dauden sektoreen gizarteratzea sustatzeko baliagarriak izango dira.

Orokorrean herritar guztiei zuzendutako jarduera ireki bat da, baina gizarteko talde behartsuenek lehentasuna izango dute. Baserriaren eta herriaren arteko lotura bat ere izan nahi du, naturarekiko errespetua sustatzearen aldeko apustua, naturaren aberastasuna baloratzen ikasteko modu bat, eta gure lurrarekiko loturetara itzultzeko.

Natura errespetatzeko modu bat da, bertatik fruituak lortzeko, nekazaritza ekologikoan eta naturarekiko errespetuan oinarrituz. Herritarrei baserri mundura hurbiltzeko aukera eman nahi diegu eskaintza ekologiko eta pedagogiko baten bidez, baliabide horretaz doan gozatu ahal izateko.

Irudiak

   

Esleipendunen zerrenda eta Bankalak

 Bankalen banaketaren planoa. (pdf, 115 Kb)

Etxebarriko Ortu ekologikoek 2019ko azaroan hasiko dute haien ibilbide berria. Behin zozketa eta esleipenak eginda, esleipendunak izan direnek hasi daitezke lurra prestatzen eta lurra lantzen, aurretik nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroa jasoko dute.

Udaletik “uzta ona” opa dizuegu.