EUBZ - Etxebarriko Udal Berrikuntza Zentroa

Zentruaren sarrera eta IdazkaritzaCime Etxebarriko Udal Berrikuntza Zentroa da. Euskadin beste halako besterik ez dagoen zentro honen bidez, informatikaren eta teknologia berriaren inguruan trebakuntza eskaintzen da.

Berrikuntzaren eta aurrerapenerako tresna garrantzitsu gisa, garapen teknologikoaren alde apustu egiten dugu. Aurrera emandako ekintzak sendotzen direla bermatzeaz gain, beste batzuk martxan jartzen ditugu oso bizkor aldatzen eta moldatzen doan esparru baten sortzen diren aukerak aprobetxatzeko.

Cimen informatika pertsonak harremantzeko, garatzeko eta ezagutzeko bidea dela uste dugu. Aukera asko ematen dizkigu: pertsonalak, lanekoak eta profesionalak.

Eta ideia horretan sinetsiz, Cimen zure proiektuaren inguruan laguntzen eta aholkatzen zaitugu.

Instalazioak
Zentroak, maila altuko instalazioak ditu, guztiz ekipatuta:

  • Sarrera eta idazkaritza-harrera.
  • Zuzendaritza  gela
  • Repografia gela
  • CimeLab
  • 3 prestakuntza gela.
  • Ikasketa gela
  • Komunak (ezinduentzat egokituta)
  • Igogailua

Ekipamendua
Zentroaren ekipamendua zabala eta kalitate onekoa da: Ethernet sarea 100 ekiporentzat erabilgarria Internet ADSL Premium (4 Mbps) irteerarekin.

Ikastaroentzako gela

Zerbitzaria sarean, Windows 2003 Server ekipoa eta 50 ekipo baino gehiago multimedia azkeneko berrikuntzekin, konfiguratuta eta ekipatuta. Inprimagailuak laser z/b eta kolorea, tinta txorroa, A4, A3, 3D, arbela digitalak, eskanerrak, datuak grabatzeko tresnak.

Proiektoreak, kamara digitalak, fotokopiagailuak, bikoizgailuak. Ekipamendu zabala zure eskura.

Ikastaroak
Prestakuntzak lan eta pertsonal kontuetarako aukerak ahalbidetzen ditu. Hori dela-eta, Cimen behar eta talde desberdinei zuzendutako ikastaro-eskaintza egokitua aurkituko duzu: lanbide bat ikasteko, curriculuma hobetzeko, enpresen beharrak asetzeko eta abar. 

Ezagutu eskaintzen ditugun ikastaroak web honen bidez edo Cimera hurbilduz. Bertan, zure beharrak ezagutu ondoren, zuretzat prestakuntzarik egokiena zein den aholkatuko dizugu.

  • Alfabetizazio digitala
  • Multimediazko diseinua
  • Marketing-na eta empresa kudeaketa
  • Garapena eta programaketa
  • Sistemen administraria
  • Belaunaldi berriko informatika

Eta gainera...

  • Udalerriko langabetuentzat  %100 diruz lagundutako Ofimatika ikastaroak
  • Interneti buruzko doako ikastaroak eta mintegiak (Kzgunea)
  • Langabetuentzako ikastaroak (LANBIDE-rekin lankidetzan)
  • Behargintzaren  Ikastaroak
  • Robotika
Autoikaskuntzaren gela

CIMELAB
Berrikuntza bultzatzeko ekintzak eta ikasketa era berriak sustatzeko proiektu bakar batean biltzen dituen lankidetza-espazioa da.

CimeLab Etxebarri-ko udaletxeak zuzendutako hiri-laborategia da, eta bertan ekoizpena, esperimentazioa eta pertsonen arteko ezagueraren trukea errazten da. Gure udalerrian ideia berriak sendotzea, berrikuntza irekia eta maker-kultura sustatzea du helburu.

Gune honetako erabiltzaileek, ikertzen, elkarrekin partekatuz,eta balio sozial eta berritzaileak gauzatuz, teknologi-diseinuaren eta 3D inprimatze gaitasunak garatu ahal izango dituzte.

Autoikaskuntza
Azken belaunaldiko ekipamenduz hornitutako nabigazio-gunea eta teknologia berrietan aholkularitza zerbitzua. Zentroan hau dugu:

  • Eskanerrak
  • Proiektagailuak
  • Arbel digitalak
  • Inprimatze, fotokopia eta bikoizte zerbitzua
  • Dokumentuen, kartelen eta abarren diseinua.
  • Digitalizazioa
  • Wifi konexioa
  • Birziklatze-zerbitzua (pilak, tonerrak, kartutxoak, mugikorrak eta abar)

3D Inpresioa
Ekimen honen bitartez, enpresei eta pertsonei 3D inpresioan soluzioak eskaintzen dizkiegu, prozesu parte-hartzaileak eta teknologiaren berrikuntza bidelagun ditugularik.

Kontaktua

CIME
Egetiaga Uribarri 1A - 48450 Etxebarri
Kokatu >>
944 496 871 - 944 406 648
cime@cimenet.net
www.cimenet.net

Astelehenetik ostiralera:
9:30-13:30 eta 16:30-19:30
Uda: 8:00 - 14:00

Zentro gehiago

  • Behargintza Etxebarri-Basauri
  • Lanbide Hastapenerako Zentroa
  • CIME. zentroaren web ataria
  • EJIE
  • KZgunea