Gizartekintza

Etxebarriko Udalaren Gizarte Zerbitzuek herriko pertsona nahiz kolektiboak gizarteratzen laguntzea dute helburu, tokiko gizarte politika integral batean oinarriturik eta beste erakunde batzuekin elkarlanean:

Pertsona guztien informazio nahiz orientazio eskubidea bermatuz.

Bakoitzaren erkidegoan modu autonomoan bizitzeko beharrezkoak diren elkarbizitzarako euskarriak izateko pertsona guztiek duten eskubidea bermatuz.

Birbanaketa efektua sortuz.

Bazterketa, desabantaila eta marjinazio egoeran dauden pertsona eta kolektiboen gizarteratze positiboa, horien gaitasun pertsonalak sustatuz, bai eta arreta emateko herrietan dauden sistema desberdinen baliabide normalizatuak eskuratzeko ere (ikastetxeak, osasun-zentroak, kultura eta aisialdikoak...)

Herritarrek bizi duten bazterketa sozialetik eratorritako arazoen aurrean dagozkion irtenbideak aurkitu eta erkidegoa arlo horretan sentsibilizatzeko orduan beste sistema batzuekin kolaboratuz.

Xede horrekin garatzen dituzte: informazio eta orientazio estrategiak, laguntza ekonomikoa emateko kudeaketa, gizarte esku-hartzerako, hezkuntzarako, terapiarako nahiz autonomiarako euskarriak ematea. Beste sistema batzuekin ere lankidetzan jarduten dute gizarte sustapen eta lankidetzarako estrategiak garatzeko unean, erantzukizun publikoko udalaren gizarte zerbitzu koherente eta integratu baten baitan, betiere.

Hori guztia, gainera, honakoak kontuan hartuta egingo da: beste zerbitzu-sistema batzuen zerbitzu publikoen lankidetza, herritarrenganako zerbitzuak hurbiltzea, bai eta beste hauekin ere: pertsona eta kolektiboen duintasuna eta horien intimitate-eskubidea baieztatzea, arreta pertsonalizatua, desberdintasuna, norberaren bizitzaren orientazioa, berdintasuna, gizarteratzea, parte-hartzea eta garapen aske eta osoa.

Printzipio horiek oinarri, gizarte-zerbitzuak 5 programa hauen inguruan egituratuko dira:

Programak

Zerbitzu horiek bakarka eta modu isolatuan erabili badaitezke ere, zerbitzuek etengabeko arreta-sistema osatzen dute eta, ondorioz, zailtasunak dituen familia batek honakoak eskura ditzake:

Informazio eta orientazioa jasotzea (1), laguntza ekonomikoa eskuratzea (2), autonomiari begira, ekonomikoak ez diren bestelako euskarriak lortzea; hala nola, etxez etxeko laguntza-zerbitzua (3), enplegu eta prestakuntza programa batean parte hartu eta bai berari, bai seme-alabei gizarte nahiz hezkuntzako esku-hartzea eskaintzea (4), egoera berberean dauden pertsonekin elkarlanean, elkarri laguntzeko egintzak burutzeko prestazioak jasotzea.

Familia unitateak gauzatzen duen prozesu horretan, profesionalen laguntza ere jasotzen da, etengabeko arretaren bidez zerbitzu desberdinak eskaintzen dira eta

Kontaktua

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Santa Ana 1 - 48450 Etxebarri
Kokatu >>
944 404 225
944 409 743 faxa
ongizate@etxebarri.net 
Santa Ana 1 - 48450 Etxebarri944 404 225944 409 743 faxaongizate@etxebarri.net Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:30. Bestelako zerbitzuak: Ikusi Kontaktua 


Jendaurreko arreta eta zita eskatzeko 
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:30

Gizarte Langileak
Astelehena eta asteazkena: 
    Koordinazioak, etxeko bisitak eta bestalako zerbitzuak.
Asteartea eta osteguna: 
    Bakarrik aurretiazko zitak (eta larrialdiak)

EISE – Gizarte-Hezkuntzazko Esku-hartzea ...facebook-en
Astelehena, asteazkena eta ostirala:
    9:00 - 13:00  y 13:30 - 18:00
Asteartea eta osteguna:
    9:00 - 15:00

Aholkularitza Juridikoa
Asteazkena 12:00 - 14:00.
Abokatua aurretiazko zitarekin

Errekurtsoak

BIZIPOZ NERBIOI 
Norbere autonomia sustatzeko egoitza
Amamen eta Aititeen kalea 2
Tf. 944 030 900
Faxa 94 657 58 00
bizipoz@bizkaia.eus

 Liburuxka informatiboa (pdf, 600Kb)
  • BETION - Euskadiko Telelaguntza Zerbitzu Publikoa
  • Gizarte Ekintza
  • Gizarte Gaietako saila