Etxebarribus - Udal Herri-Garraio Zerbitzua

EtxebarriBus unitate berriak. 2016

2005 urteaz geroztik, Etxebarrik badu Hiri-barruko garraio zerbitzua-EtxebarriBus- Etxebarriko Udalak finantzatua eta kudeatua. Metro geltokirainoko sarbidea errazten du. Metroraino “lotura-autobusa” izateaz gain udalerriko zerbitzuekin lotura ahalbidetzen du: Metroa, Euskotren geltokia, Ikastetxeak, Institutua, Osasun Zentroa,, Kiroldegia…

1.Lineak Metroa Doneztebe, Kukullaga eta San Antonio  auzoarekin lotzen ditu, orohar 15 minutuan behin eta ordu-puntetan 10 minutuan behin. 2.Lineak Legizamon Industrialdea eta Bokete auzoa lotzen ditu.

Etxebarribus Creditrans-Barik sistemaren barruan dago, beraz, metroarekin konbinatuz deskontuak aplikatzen zaizkio. Martxan hasi zenetik erabiltzaile kopuruak gora egin du, baita asebetetze maila ere, gaur egun Etxebarrin ezinbesteko zerbitzu bilakatu da.

2015ean zerbitzu honek 561.000 bidaia erregistratu zituen eta Bizkaia mailan gehien erabiltzen den 10 garraiobiderik erabilienetakoa da.

2016tik zerbitzua 4 autobusek osatzen dute: 10 metroko 2 berri, zerbitzuaren titularrak izango direnak, eta 12 metroko beste 2 autobus, errefortzu eta ordezko gisa  erabiliko direnak titularrak mantenu lanetan daudenean. Ingurumen arloko araudia betetzen dute, mugikortasun murriztua dutenentzako prestatuta daude baita umeen gurditxoentzako ere, informazio-pantailak dauzkate , bizikletak eramateko euskarria baita segurtasun pasiborako elementuak ere.

Etxebarriko Udalaren apustu argia da edozein herritarri garraiobide publikoa ahalbidetuko dion zerbitzu unibertsala ematea, 3 ardatz nagusitan oinarritua: irisgarritasuna , unibertsala eta segurua.

Zerbitzu honen oinarria Ordenantza da, bertan EtxebarriBusaren erabilera ezartzen da erabiltzaileen beharretara egokiturik.

EtxebarriBus berriaren irudiak  >
Nueva ventana: Galería de imágenes del EtxebarriBus

Gazte Bonua (5-25 urte)

Gazte Bonua, Etxebarriko 5 eta 25 urte bitarteko auzokideei zuzentzen zaie. Egunean nahi diren bidai guztiak egiteko balio du eta irailetik ekainera bitartean erabil daiteke. Hileko prezioa 11 €koa da .

IZAPIDEA>

 131. MUG. EtxebarriBus - Gazte Bonua.

Datu estatistikoak

Etxebarribus. Bidaiarien eboluzioa Etxebarribus. Bidaiarien eboluzioa (hilabeteka)

Ordutegiak maiztazunaren arabera

Horarios Etxebarribus

Kontaktua

LEINTZ GARRAIOAK SL
Musakola 20 - 20500 Arrrasate
902 101 210 - 943 712 707
943 791 419 faxa
leintzgarraioak@leintz.com
www.leintz.com

Astelehenetik ostiralera 8:30 - 15:30
Musakola 20 - 20500 Arrrasate 902 101 210 - 943 712 707 943 791 419 leintzgarraioak@leintz.com www.leintz.com Astelehenetik ostiralera 8:30 - 15:30

Uztailan, abuztuan eta data berezietan, ikusi ordutegiak behean:  

2018ko UDA
 EtxebarriBus UZTAILA 
     (Uztailako ordutegia ekainaren
     25etik hasiko da)
 EtxebarriBus ABUZTUA
Moveuskadi. Informazio zerbitzua eta planifikatzailea
MOVEUSKADI. Informazio zerbitzua eta planifikatzailea Etxebarriko Udalak Etxebarribuseko datu guztiak integratu ditu
  • Lenitz Garraioak
  • Garraioek eta Hirigintza.BFA
  • Etxebizitza, Garraioek eta Herri Lanak
  • Bizkaiko Garraio patzuergoa