Etxebarri-Basauriko Behargintza

Logoa behargintza

Etxebarri-Basauri Behargintza enplegua sustatzeko eta enpresak sortzeko udal zentroa dugu. Eremua udalerriaren eta eskualdearen garapen osoaren sustapena da. Helburua tokiko sustapen ekonomikoa eta garapena lantzea da, pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko eta enpresen sustapenari zuzendutako neurriak bateratuz.

Jakitun garenez enpleguaren sustapenek, aholkularitzek eta enpresa jardueraren sustapenek herritarrengandik hurbil dauden azpiegiturak behar dituztela; Bizkaiko Foru Aldundiaren Enpleguaren eta Prestakuntzaren Sailak, BBK Gazte Lanbidean Fundazioak eta EUDELek 2000. urtean "Behargintza" Zentroak sortzeko hitzarmen bat sinatu zuten.

Behargintzako instalazioak

Udalaren parte hartze osoarekin eta hitzarmena sinatu zuten erakundeen ezinbesteko laguntzarekin, proiektua gure udalerrien egoerara egokitu dugu. Herritarrengandik hurbil dauden zentroak izanik, oso ondo ezagutzen dugu herritarrek bizi duten problematika; hori dela-eta, une oro gizarteak eskatzen dituen ekimenak martxan jartzeko sinergiak sortarazten ditugu.

Lan ildoak

Atención personalizada

Emplegurako informazioa eta aholkularitza
Ikastaroen, lan eskaintzen, beken eta enplegu-baliabideen gaineko informazioa.

Besteren konturako Lan-munduan txertatzea
Hainbat ekimen: prestakuntza, praktikak txandaketan, lan eskaintzen kudeaketa, eta enpresa-azterketa..

Autoenplegua eta enpresen sorkuntza
Babesa ematea hainbat ekimenetan: negozio-ideien eta bideragarritasun planen umotzea, laguntzak, diru laguntzak. Honetaz gain, enpresaren sorkuntza eta egonkortasuna bitarteko jarraipenerako orientazioa eta aholkularitza. Enpresa-kudeaketaren gaineko prestakuntza.

Enpresei zerbitzuak
Enpresentzat informazioa eta laguntzak. Langile beharretarako eta praktiketarako pertsona prestatuak diren hautagaien bilaketa.

Azterketa eta Prospekzioa
Enplegu-iturri berrien azterketa eta bilaketa..

2012. Orientabidean Arreta

Lan-Orientabidearen inguruan Behargintzan kasu egin beharreko pertsonen zehaztapena.
BHG orientabide zerbitzuan arreta eskainiko zaien pertsona guztiak LANGABETUAK (ziurtagiri-agirien arabera) dira.

Pertsona guztiak etxebarritarrak edo basauriarrak izan behar dira
Gainera:
Etorkinak. Aurreko baldintzez gain, NIE agiria (pasaportea bakarrik dutenek ez dute arretik jasoko) izan beharko dute.

Aurkeztu beharreko agiriak
Orokorrean LANBIDEn eginiko eskaera txartela eta Lan-Bizitza eskatuko zaie. Aipatutako agirietan agertu beharreko helbidea Basaurikoa edo Etxebarrikoa izan beharko du (horrela ziurtatuko da "bizilaguna" izatearen baldintza). Lan-bizitzarekin langabezian egotearena ziurtatu daiteke.

Lan eta bizitegi baimena, LANBIDEn eginiko eskaera txartela eta Lan-Bizitza duten etorkinak.
Bizitegi baimena eta LANBIDEn izena emana bakarrik duten etorkinak.

Kontaktua

BEHARGINTZA
Baskonia 1 - 48970 Basauri
Kokatu >>
Egetiaga Uribarri 1A (CIME) - 48450 Etxebarri  
944 262 999 - 944 496 871
944 262 793 faxa
basauri-etxebarri@behargintza-be.biz
www.behargintza-be.biz

Ordutegiak:
Basauri: astelehenetik ostegunera 9:00-13:30 eta 15:00-17:00, ostirala 9:00-13:30 
Etxebarri: asteazkena 9:00-14:00

Baskonia 1 - 48970 Basauri, Egetiaga Uribarri 1A (CIME) - 48450 Etxebarri944 262 999 - 944 496 871944 262 793 faxabasauri-etxebarri@behargintza-be.biz www.behargintza-be.bizBasauri: astelehenetik ostegunera 9:00-13:30 eta 15:00-17:00, ostirala 9:00-13:30 / Etxebarri: asteazkena 9:00-14:00  
QR Kodea mugikorrentzat. Deskargatu kontaktu datuak..

Zentro gehiago

  • Lanbide Hastapenerako Zentroa
  • CIME-EUIZ - Informatika Zentroa

Loturak

  • Lan publikoa
  • Behargintza
  • EPE. Bizkaiko Foru Aldundia
  • EPE. Emplegu publikoaren eskaintzak
  • Enplegua. Eusko Jaurlaritza
  • Lanbide
  • INEM