Bitartekaritza eta bizikidetza Zerbitzua

Zerbitzu hau herritarren arteko gatazketan bitartekaritza egiteko zerbitzu bat eramango dute aurrera, Hezkuntza eta Gizarte batzordearen laguntzarekin, Etxebarriko Elkarbizitza Planaren esparruan.

Bitartekaritzaren sistema gatazkak konpontzeko bide bat da, elkarrizketan oinarritutakoa. Helburua da inplikatutako pertsonek akordioak adostea, alde guztientzako onurak bilatuz.  Prozesu horretan bitartekaritzan adituak diren langileek emango dute laguntza, planteatzen diren gatazkak konpontzeko.

Zerbitzu hau oinarrizko 5 printzipiok eusten dute: boluntariotasuna, malgutasuna, konfidentzialtasuna, neutraltasuna eta lege- markoarekiko errespetua. Herritar guztientzako izango da eta mota honetako gatazkak konpontzera bideratuta egongo da:

  • Auzokideen arteko gatazkak: Zaratak, elementu komunak, animaliak, usainak, harreman txarrak…
  • Eremu publikoaren erabileraren ondoriozko gatazkak: eremuen erabilera, eremuen kudeaketa...
  • Familia arteko gatazkak, haustura kasuak ez direnak.

Gizagune Fundazioari esleitu zaio zerbitzua eta kudeaketaz arduratuko da.

2018an proiektu pilotu berri bat jarri da martxan eta amaitu orduko gatazka-mapa bat burutzea da asmoa, saihestu daitezkeen irizpide eta patroiak identifikatzen laguntzeko.


Bitartekaritza eta Bizikidetza
Sabino Arana 1A 1.
48450 Etxebarri
JENDAURREKO ARRETA
Asteazkena 10:00 - 14:00  
Kokatu >>

Hitzordua eskatzeko:
603 409 275
Astelehenetik ostiralera
10:00 - 14:00
bitartekaritza@etxebarri.eus 

 LIBURUXKA INFORMATIBOA
     (pdf, 5 Mb)