GU GARA

Zure esku artean gure herriaren altxor txiki bat duzu. Altxor honetako letretan eta orrialdeetan ”zer garen” eta egun Etxebarri nolakoa den hobeto ulertzen laguntzen diguten bizipenak, pasadizoak.

“Gu Gara” izeneko ekimen eder hau 2009an hasi zen “Cuéntame- Kontaidazu” izenpean, bertan nagusi batzuk ikastetxeetara hurbildu ziren eta ikasleei nagusi hauek ezagututako eta bizi izandako Etxebarri nolakoa zen azaldu zieten. Nagusien eta adingabekoen solasaldi kutun honetan bildutako bizipen pertsonalek, kontakizunek eta jokoek errealitate eta kultura desberdinak ulertzen laguntzen dute.

“Gu Gara” izeneko bilduman, orain dela gutxi arte gure herria nolakoa zen azaltzen duten pasadizoak eta bizipenak beste herritarrekin partekatzen dituzten etxebarritarren kontakizunak jasotzen dira. Benetako protagonistak gure nagusiak izan diren proiektu eder haur belaunaldien arteko lan oso interesgarria izan da. Kontakizun horietaz gozatzeko aukera duten umeek eta guk geuk sutondoan aiton-amonek bilobei beraien bizipenak kontatzearen gaineko irudi maitagarria berreskuratzen dugu.

Ekimen hau Etxebarriko Elkarbizitza Plan Osoaren baitan kokatzen da, bereziki haur esparruan orain dela urte asko garatzen ari den Bakerako Hezkuntzaren ildoko lan garrantzitsuaren emaitza gisa.

“Gu Gara” etxebarritar sentitzen garen guztioi dago zuzendua; ez du axola adinak eta jatorriz bertakoak edo etorri berriak izateak. Beste errealitate batzuk ulertzen laguntzeko, balioak transmititzeko eta bizikidetzaren eta elkarrenganako errespetuaren alde lan egitearen aldeko apustu bat da.

Liburua...

Gu Gara - Klik deskargatzeko (pdf, 2,2 Mb)

 Gu Gara (pdf, 2,2 Mb)