Albisteak

 

Etxebarriko Udalaren Legealdi Planean Nafarroa kalearen (goiko zenbakiak) irisgarritasunaren hobekuntzarekin lotutako neurri bat jasotzen da.

Hori dela eta, datorren asteartean, parte-hartze saio bat burutuko da, guztion artean, Udal Bulego Teknikoaren ikuskapenarekin, Harreman enpresa osatzen ari den proiektuaren zirriborroaren gaineko ekarpenak eta berrikuspenak egin ditzagun.

Bilera irekia izango da eta Udaletxeko Areto Nagusian burutuko da martxoaren 5ean 19:30ean.