Albisteak

 

Iragan uztailaren 27an Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Sailak (Lanbide) 2018ko Enpleguaren Sustapenerako Tokiko Neurrietarako laguntzen deialdia argitaratu zuen. Deialdi honen arabera, Etxebarriko Udalari 1 eta 2 motatako laguntzetarako 72.609,23 € dagozkio (Enpleguaren eta kontratazioaren laguntzen sustapena).

Etxebarriko udalerriak ez ditu 3 motako ezohiko laguntzak (enplegua sortzeko beste toki mailako neurri batzuk) jasoko bertan langabezi-tasa %11,2 azpitik dagoelako; hau da langabezi-tasa altuetatik urrun. Erreferentzia gisa martxoa hartu da: Etxebarriko langabezi-tasa %10, Bizkaian %13,2 eta Euskadin %11,9.

Etxebarriri dagokion kopurua kontuan hartuz, Udalak Lanbiderekin (Eusko Jaurlaritza) lankidetzan kontratazio hauek egingo ditu (beti ere Lanbidera bidalitako proiektuak onartzen baldin badira):
- Pertsona baten kontratazioa udal artxibategi historikoaren arrazionalizazio-lanak burutzeko, gardentasuna eta zerbitzu ekonomikoak laguntzeko. Iraupena eta lanaldia: 6 hilabete eta lanaldia %80.
Gutxieneko profila: Administrazioko eta Kudeaketako Erdi-mailako Gradua. Informatika maila erabiltzailearena (IT Txartela). Gutxienez urte bateko esperientzia.

- Hiru pertsona kontratatzea (ofizial 1 eta 2 peoi) espazio publikoaren mantentze eta hobetze-lanak burutzeko. Iraupena eta lanaldia: 6 hilabete eta lanaldia %75.
Eraikuntzako-Igeltseroko langile kalifikatu mailako pertsona bat eta eraikuntzako peoi mailako bi pertsona .

- 2 dinamizatzaileen kontratazioa 6 hilabetez udal eremu desberdinetarako:
• Guztien onerako estrategien dinamizatzailea. (lanaldiaren %70)
• Elkarbizitza, parte-hartze; kirol, europar eta soziokultur proiektuen dinamizatzailea. (lanaldiaren %70)
Gutxieneko profila:  LHII edo arlo hauei lotutako Goi Mailako Zikloa. Euskarari dagokionez, 3. Hizkuntza eskakizuna Kirol, Elkarbizitza, eta Parte-hartze Dinamizatzailearentzat 2. Hizkuntza Eskakizuna gainontzekoetan.

Hautapen-prozesua burutzeko diru-laguntzen deialdian ezarritako irizpideak kontuan hartu behar dira:
o Kontratazio kopuruaren %30 diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) jasotzen duten pertsonak izatea.
o Gainontzeko portzentaia talde hauetakoren batekoa izan beharko da: 35 urtekoak edo gutxiagokoak, enplegu eskatzaile gisa 6 hilabetez izena emaniko 45 urte baino gehiagokoak, 55 urte baino gehiagokoak, iraupen luzeko langabetuak, desgaitasunak dituztenak, familia-erantzukizunak dituzten emakumeak eta genero-indarkeria jasan dituzten emakumeak.
o Gutxienez guztira kontratatutako pertsonen %40 emakumeak izan beharko dira.
o Gutxienez guztira kontratatutako pertsonen %15 lanbiden izena emaniko 55 urte baino gehiagoko langabetuak izan beharko dira. 

Hautaketa prozesuan parte-hartu ahal izateko:
- Lanbidek Udalari zehaztutako profila betetzen duten pertsonen zerrenda bat bidaliko dio.
- Profil hauetakoren bat betetzen duzula uste baduzu, hautaketa prozesuan parte-hartu ahal izatea eskatu dezakezu Lanbideren web orrian sartuz (www.lanbide.net

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 14an bukatuko da.

Informazio gehiago  www.etxebarri.net eta HAZ-an (Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan – 94 426 7000).