Albisteak

 

Etxebarriko Udalak San Esteban Parrokiaren laguntzarekin San Esteban elizaren azala  argiztatzeko beharrezkoak diren lanak kontratatu ditu. Monumentuen argiztapena instalatuko da , udalerriak duen ondare nagusiena edertzeko eta balioa emateko asmoz.

Lan hau aurrera eramateko Andres Garciaren laguntza izan dugu, bera  elizbarrutiko bolondresa da , bai monumentu aldetik bai argiztapen aldetik sortzen diren gaien inguruko aholkularitza emateaz arduratzen dena.

Obra zibilaz gain, argiztapena aurrera eraman ahal izateko 25 argi instalatu beharko dira, eraikinaren azalean zehar sakabanatuta, dorre nagusian 13 argi izango dira.

Beste alde batetik, San Antonio Parrokian , LED argiztapen publikoaren aldaketa egiten ari garela aprobetxatuz, duela zenbait hilabete 3 foko instalatu ziren hego-ekialdeko azalean, “oinezkoaren” hormirudia eta Parrokiako etxebizitzaren beraren sarrera argiztatzen duena.