Albisteak

 

Etxebarriko Udalak uztailaren 13an bidalitako erregu baten kontua eman zuen 2017ko uztailaren 18an ospatutako Udabaltzan. Erregu honetan eskatzen zen Bizkaiko trenbide sarearen erabilerarako irizpideak bateratzea, tarifaz ezartzea eta azpiegitura osagarrien finantzazioa.

Erreguaren testua hemen eta albiste honi erantsitako artxiboan ikus daiteke, guztiok janinarazteko:

 Erregua GPK (pdf, 250 Kb)

Bizkaiko trenbide sareak baditu zenbait azpiegitura osagarri eta berauen helburu nagusia sare horien inguruko hiriguneak lotzea eta bidaiariz hornitzea da.

Aipatutako helburua betetzeaz gain, sarean dauden udalerrien barruko komunikazioak eta mugikortasuna errazten dute.

Azpiegitura hauek anitzak izan ohi dira eta tarifak, erabilerak, garraio-txartelak eta gainontzekoak ez daude irizpide bakar baten menpe. Horretaz gain, hauetako batzuk Barik antolamenduaren baitan daude eta beste batzuk ez.

Jarraian zerrendatzen dira egoera hau azaltzen duten zenbait adibide:

-Mallonako igogailua: noizbehinkakoa 0,45 €, 10 bidaiako bonoa 3,50 €. Txartel propioa du eta ez dator bat beste azpiegitura batzuekin, ez dago BARIK ean integratuta.
-Zumalakarregiko Igogailua: noizbehinkakoa 0,50 € , 30 bidaiako bonoa 8,40 €.
-Ereagako Igogailua: zerrendan sartzen da, izan ere BGPan “igogailuak” atalean agertzeaz gain , honen ordainketa BARIK en integratuta dago 0,18 € ko tarifarekin.
-Mamarigako Funikularra: doakoa da , luzaroan “ doakotasunaz” eta errentagarritasunaz izan den eztabaidaren ostean . Sarbidean balidadorak daude eta BARIK beharrezkoa da , hala ere barruko bidaiaren kostua 0 da.
-Beste igogailu mota batzuk daude, Basozelaikoa (Basaurikoa) esaterako, edo Peñotakoa( Portugaletekoa), hauek ere barneko erabilera dute eta ez daukate balidatzekorik, beraz, erabiltzaileek udalerrian mugitzeko erabili ohi dute erabat doan eta kontrol estatistikorik gabe.
-Etxebarrikoaren planteamendua Mallonakoarena bezalakoa da prezioari dagokionez, txartela deberdina bada ere. Etxebarriko igogailuaren berezitasunak, 3 geltoki dituenak, egoera zaildu egiten du, izan ere, geltokitik pasatzen diren erabiltzaileek baino ez dute ordaintzen txartela,balidatzeko gune bakarra bertan dago eta. Erdiko geltokitik goiko geltokira joateko mugitzen diren erabiltzaileek ez dute ezer ordaindu behar eta ez dago mugimendu horren kontrolik. Egoera hau konpontzeko bidean dago.

Egoera honi guztiari ETSren irizpide aldaketa gehitu behar zaio, izan ere, bere proposamena zera da: udalen halako azpiegiturak  eta erakunde horren kudeaketaren menpe daudenak, mantenu arloan udalen ardurapean gera daitezela , oso osorik edo neurri jakin batean, barne-mugikortasunerako sistema gisa ulertzen baitira.

Kontuan hartu behar dugu 2005 etik datorren zirkunstantzia, Etxebarriko Udalak orduz geroztik Barneko Garraio Zerbitzua (EtxebarriBus) finantzatu izan du oso-osorik. Guztira urtean 570.000 herritar garraiatzen ditu zerbitzu honek eta hauetatik %30 inguru Metroa eta Eusko Tren geltokiak lotzeko erabiltzen dutela aurreikusten da. Udalak ez du inongo konpentsaziorik edo diru-laguntzarik jaso  garraio zerbitzu honen truke ezta trenbide sareari hurbiltzen dion persona kopuruaren truke. Hain zuzen ere kontrakoa gertatzen da, BGP arekin hitzartutako zerbitzua izanik, EtxebarriBusaren erabilerak diru-sarrera txikiagoa dakar, ibilgailu-aldaketaren truke deskontua aplikatzen da eta.

Bai erabiltzaileen artean bai Udalen artean  konparaziozko bidegabekeria argia eragiten duen egoera hau ikusirik,

ERREGU hau egiten dut:

-Egoera hau aztertuko duen batzordea martxan jarri dadila erabilera-irizpideak, tarifak eta azpiegituren finantzazioa ezartzeko helburuarekin, kontuan izanik, besteak beste, berauen errentagarritasuna eta Udalek egin beharreko ahalegin ekonomikoa azpiegitura eta mugikortasun zerbitzuen atalean, lurraldearen mugikortasunean eragiten dutenak zuzen-zuzenean.

Hau guztia Garraio Partzuegoaren Kontseilu Orokorrari jakinarazten zaio aintzat har dezan erregu gisa 2017ko uztailaren 13ko saioan.

Etxebarri,
2017ko uztailaren 10a / a 10 de julio de 2017
Loren Oliva
Alkatea / Alcalde