Albisteak

 

Desinfekzio lanak eta kaleetako garbiketa indartzen jarraitzen dugu osasun larrialdia dela eta bereziki gune komertzialetan arreta berezia jarri dugu birusaren hedapena saihesteko asmoz.

Kaleen garbiketa modu hauetan gauzatzen ari da: ura botaz , kaleen garbiketa mekanikoa desinfektantearekin ura erabiliz ,espaloiak garbitzeko makinak erabiliz, erratz-makina bidez kaleak hezetasunez erratzatu,pulberizatzeko motxilen bidezko desinfekzioa, hiri-altzarien desinfekzioa ( barandak, paperontziak, eskutokiak…) supermerkatu, banketxe edo farmazien sarbideetan eskuz fumigatzea…

Lan hauek gune komertzialetan indartzen badira ere udalerri osora hedatuko dira.

Honen bidez zerbitzu honetako langileei gure esker ona adierazi nahi diegu egiten duten lan ikaragarriagatik.

ESKERRIK ASKO!!