Albisteak

 

Etxebarriko Toponimia liburua 2006an lehen aldiz argitaratu zuen Etxebarriko Udalak Labayru Ikastegiaren laguntzarekin. Etxebarriko Euskararen ondarearen ikerketa dokumentua dugu argitalpen hau.

2005ean abiatu zen egitasmoa , Udalak Labayru ikastegiari eskatu zionean egitasmo hau bideratzeko: lehenik toki-izenen bilketa egiteko, horretarako artxibo lan sakona egin behar izan zen aurretik eta herriko hainbat herritarren ahozko bilketa funtsezkoa izan zen gaur egun daukagun informazioa lortzeko,hau guztia ia 40 herritarren testigantzei esker.

Etxebarriko toponimia batu ondoren, argitaratzeko erabakia hartu zen liburu formatoan.

Paper formatoan agortu egin zen duela zenbait urte eta herritarren eskakizunei erantzunez Udalak erabaki zuen berriz ere argitaratzea. Edukia beretsua baldin bada ere, itxuraldatuta ageri da liburua: argazki gehiago sartu dira, kalitatean hobetuak, inprimaketa bera kalitate hobean egin da.

Liburuaren barruan tolestuta mapa historiko-toponimikoa aurkituko duzue . Mapa honek argi adierazten du Etxebarriren azken 100 urteetako eraldaketa. Mapa honek oinarri ditu Etxebarriko mapa historiko ( 1930-32koa) eta Bizkaiko mapa topografikoa ( 1921-1934). Bi hauek oinarri izanik marraztua eta errotulatua izan zen.

Beste mapa bat ere gehitu zaio liburuari, 2019an Udalak argitaratu zuen udalerriko mapa eguneratua.

Liburuaren egiturari dagokionez, atal bakoitzean alfabetikoki ordenatuta daude toponimoak eta toponimo bakoitza fitxetan dago sailkatuta: Leku izena ( entitatea), ahozko bilketa, agiri bilketa eta oharrak.

Liburuaren azken atalean Toponimoen aurkibidea ere zehazten da, bilaketa erraztu asmoz.

Liburua elebitan argitaratu da, euskaraz eta gaztelaniaz.

Non eta nola erosi liburua

Datozen egunotan jarriko dugu salgai liburua udalaren Arlo soziokulturaleko bulegoan (CIME eraikina 2.solairua).

Liburuaren prezioa 8 eurokoa izango da etxebarritarrentzat.

Ordainketa diru-txartelez egin ahal izango da edo udalaren kontu zenbakian diru-sarrera eginez. Ezin izango da esku diruz ordaindu.

Udal Liburutegietan ere mailegagarri egongo da herritarren eskura.

Argibide gehiago 944267005 – euskarazerbitzua@etxebarri.eus

Mapa toponimikoa (PDF 412KB)

Liburua (PDF 22,7MB)