Albisteak

 

Laguntza hauen helburua edo xedea zera da: 2019/2020 ikasturtean euskara ikasi duten etxebarritar helduei euskaltegiko ikastaroetarako ordaintzeko sari sistema ezartzea. Ikastaroez gain, Barnetegiak eta Egonaldiak ere diruz laguntzen dira. Era berean Udako Euskal Unibertsitatean egindako ikastaroak ere diruz laguntzen ditu Udalak.

Laguntza hauek etxebarritarrei zuzenduta daude orokorrean eta laguntza bereziak eskaintzen zaizkie gurasoei, aitite/amamei ( 0 eta 10 urte bitarteko seme-alabak edota ilobak dauzkatenei) eta udalerriko talde eta elkarteetan lan egiten duten begiraleei.

Aurten, guztira 100 eskaera jaso dira , hauetatik 11 Etxebarritik kanpo egindako ikastaroengatik, gainontzekoak Etxebarriko euskaltegian egindakoak dira, bai ikastaro presentzialak bai autoikaskuntza bidezkoak, beste ikasle batzuk laguntza bereziak jaso dituzte : 44 ikaslek guraso izateagatiko laguntza berezia jaso dute 10 urtetik beherako seme-alabak izateagatik eta 7 begiralek ere bai ( kolektibo hauek %100 eko laguntza jasotzeko aukera izan dute).
Guztira 19.619 euro baliatu ditu udalak laguntza hauek emateko.
2019/2020 an Etxebarriko euskaltegian zehazki 225 ikasle matrikulatu ziren . Kontuan izanik ikasteko baldintzak oso bereziak izan zirela aurreko ikasturtearen azken hiruhilabetekoan, kasu gehienetan ikasleek aurrera egin zuten agerian geratu baita klaseak online jarraitzeko egindako ahalegina .

Laguntza hauek jaso ahal izateko ezinbestekoa izango da Etxebarrin erroldatuta egotea, %90 eko asistentzia izatea(presentzial edo birtuala) eta aprobetxamendu egokia. Horretaz gain hurrengo ikasturtean euskaltegian izena ematea ere eskatzen da ( salbuetsita daude arrazoi justifikatuak aurkezten dituztenak, maila-azterketa gainditzea adibidez).

Aipatutako laguntzak onartu berri dira eta abenduan zehar jasoko dituzte ikasleek.
+Info: www.etxebarri.eus / euskarazerbitzua@etxebarri.eus 944267005.