Albisteak

 

• 2021eko aurrekontu-proposamena diru-sarreren jaitsiera handi batek baldintzatzen du, eta, horren ondorioz, aurrekontua % 5 murriztu da 2020arekin alderatuta, ia 625.000 € gutxiago.
• Guztira, 11.749.655,89 €. Horri esker, zerbitzuen % 100, elkarteentzako, klubentzako, jai-batzordeentzako eta gainerako erakundeentzako diru-laguntzak mantendu ahal izango dira, eta gizarte-zerbitzuak lehenesten dira inor atzean ez uzteko.
• Egoera ikusita, eta Alkatetzak legegintzaldiaren hasieran hartutako konpromisoarekin bat etorriz, liberatutako langileen soldata (Alkatea eta Alkate Ordea) % 5 jaitsi da.
• Abenduaren 14ra arte, udalaren webgunearen bidez (www.etxebarri.eus) kontsulta daiteke proposamen hau, eta ekarpenak, iradokizunak eta bestelakoak egin daitezke.

Gobernu taldeak 2021erako aurrekontu proposamena aurkeztu du datorren osoko bilkuran eztabaidatzeko. Aldez aurretik, parte hartzeko prozesu bat irekiko da, herritarrek ekarpenak egin diezazkioten udalaren webgunean argitaratuta dagoen proposamen zehatzari.

 PRENTSA-OHAR OSOA (pdf, 535 kB)

Aurrekontuaren datu zehatzak eta parte-hartzea:
 IRAGARKI-TAULA