Albisteak

 

Azaroaren hasieran, "Semaforo gorria" izenekoan sartu ginen, eta azken egunetan 1.000 intzidentzia-tasa inguruan dabil (kasu positiboak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko).

Horrek esan nahi du 100 etxebarritar baino gehiago kasu positiboak direla COVID19an azken 14 egunetan.

Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaileagoak jarri ditu martxan, eta, gainera, bizitza soziala mugatzea gomendatu du, kutsadura-kurba murriztu ahal izateko.

Egoeraren jakitun izanik, eta udalerriko kutsatze kopurua murrizteko helburuarekin, honako neurri hauek hartu dira:

  • Haur-parkeak ixtea.
  • Bekosolo parkeko aisialdi-gunea ixtea.
  • "La Presa" jolas-eremua ixtea.

Garai hobeak etorriko dira, ziur, baina orain "kontu handiz ibili behar dugu". Zu zaintzeko garaia da, gu zaintzeko garaia.

Izan gaitezen KONPONBIDEAren parte, ez dezagun ARAZOA larriagotu