Albisteak

 

COVIDek eragindako pandemiaren aurrean eman beharreko erantzunak , gure udalerri osoa zutik jarri du. Eszenatoki berri honetan, guztiok batera lan egitea ezinbestekoa da. Hori dela eta, Etxebarriko Merkatarien Elkarteak, Etxebarriko Udalarekin elkarlanean, ETXEBARRI BONUA 2020aren bigarren edizioa jarri du martxan " ARAZO GLOBALEI TOKIKO IRTENBIDEAK" lemapean, tokiko merkataritza dinamizatzeko eta bertako erosketak bultzatzeko.

Badakigu, pandemia honen ondorioak tokiko merkataritzan eragina izaten ari direla eta merkatari eta profesionalek, beren lana, errealitate berri horretara egokitzeko ahalegin handia egin behar izan dutela. Beraz, ekimen hau, laguntza handia izan daitekeela uste dugu, tokiko negozioak biziak eta aktiboak izan daitezen, eta hiriarekin konpromisoa hartu, enplegua sortu eta bere motor ekonomiko eta sozialaren funtsezko zutabe bihurtu daitezen.

Datorren azaroaren 16tik abenduaren 13ra, 20 euroko 2.000 bonu‐pack jarriko dira salgai 15 eurotan.

Honela bada, tokiko merkataritza txikiari 40.000 euroko inbertsioa zuzentzea bermatzen da, Udalak 10.000 € jarriko dituelarik.

Bonuak eskuratzeko, Etxebarriko Udalaren webgunean sartu (www.etxebarri.eus) eta erosketa linean egin behar duzu.

Bonuak linean erosteko beharrezkoak diren baliabide elektronikoak ez dituzten pertsona‐talde guztiek, Cime‐rekin harremanetan jar daitezke (94 449 68 71) eta hitzorduaren bidez, erosketa erraztuko zaie, hurrengo ordutegian:

  • CIME (Egetiaga Uribarri, 1A) >> Astearteak y Asteazkenak: 10:00‐ 12:00 / 17:00‐19:00
  • Kultur Etxea (Andalucía, 3) >> Ostegunak: 10:00‐ 12:00 / 17:00‐19:00

Bigarren kanpaina honen iraupena 2020ko azaroaren 18tik 2021eko urtarrilaren 10era izango da.

Bonuen ezaugarriak eta baldintzak hauek izango dira:

  • 20 euroko bonu pack‐a . Bigarren kanpaina honetan, berritasun gisa, pack bakoitza 10 € ‐ko 2 bonutan banatuta dago.
  • Bezeroarentzat pack‐aren prezioa: 15€.. Aurrezkia: 5€.
  • Erosketaren zenbatekoa bonuarena baino gutxiagokoa bada, ez da dirurik itzuliko.
  • Bonuak ezin dira diruz aldatu
  • Produktua itzuliko balitz dendak erosketaren diru‐kopuruaren balioko txartel bat eman beharko luke, eta inolaz ere ez dirurik.
  • NAN edo AIZ original bakoitzeko 3 bonu pack eskuratu ahal izango dira gehienez.
  • Bonuak elkar pilatu ahal izango dira 60€ko mugarekin.
  • Ezin izango dira adin txikikoen NANak aurkeztu bonu pack‐ak erosteko.
  • Bonuak erabiltzeko azken eguna: 2021eko urtarrilaren 10a.

Ekimen honi etekina ateratzeko aukera eskaintzen duten denden zerrenda honako hau da:

  • “ANTIGUA TIENDA DE GERVASIO” OKINDEGIA
  • AURORA GLEZ. CALVO FARMAZIA
  • B&B ILEAPAINDEGIA
  • BEASKOA AMEZAGA CB FARMAZIA
  • BILMAR AUTO TAILERRA
  • BODY´S EMI
  • BOTIKA DONEZTEBE
  • CRISTI ARRAINDEGIA
  • DUETTO ESTILISTAK
  • ESTETIKA ROMA
  • ESTETIKA TANIA SANTOS
  • ETXEBARRI FRUTAK ETA BARAZKIAK
  • EVA ILEAPAINDEGIA
  • GARAIA HARATEGIA
  • GONZÁLEZ BURDINDEGIA
  • GUREA HARATEGIA
  • HOBBITON LIBURUDENDA
  • ISA BLANCO ILEAPAINDEGIA
  • JANARI‐DENDA MARI CARMEN
  • JON & AGY
  • JUAN RAMON RAMIREZ CORDÓN FARMAZIA
  • KE FRUTA
  • KUKUIAGA OKINDEGIA
  • LOLI LIBURUDENDA
  • LUAN EHUNGINTZA
  • MAITE ETA ALBERTO FRUTAK
  • MERKATUKO FRUTA‐DENDA
  • PERNILA HARATEGIA
  • QUOP ETXEBARRI
  • SANHER ESTANKOA
  • TITINO ZAPATA KONPONKETA

Orain inoiz baino gehiago gure merkataritzaren defentsan. elkarrekin lan egitea beharrezkoa da. Erosi Etxebarri Bonua.