Albisteak

 

Etxebarriko Udalak euskararen normalizazioari eta erabilerari buruzko udal ordenantza berria onartzeko prozesuari ekin dio, eta horren baitan egun bigarren fasean gaude. Bertan, Udalak ordenantzaren proposamena argitaratu du, herritarrek horren berri izan dezan eta dagozkion alegazioak eta iradokizunak egin ditzaten.

Hortaz gain, Udalaren izenean prozesuaren gidari den Euskara Zerbitzuak ekarpenak egiteko eta eztabaidatzeko prest dauden herritarrekin on-line bidez batzar bat egiteko prest dagoenez, berauek bertara gonbidatzen ditu. Horregatik guztiagatik, udal zerbitzu honek etxebarritarrei parte hartzeko gonbitea luzatzen die, guztion artean euskararen normalizazioan lagunduko duen ordenantza bat egin dezagun. Batzarra azaroaren 3an, asteartea, izango da arratsaldeko 19.00etan.

Bertan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute Euskara Zerbitzuan:
94 426 70 05 (CIME, 2. solairua)
euskarazerbitzua@etxebarri.eus

Informazio gehiago:
Euskararen erabilera normalizatzeko eta areagotzeko udal Ordenantzaren aldaketa. 2. Fasea – Hasierako kontsulta proposamenarekin.