Albisteak

 

Joan den irailaren 22an Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko "XIII. Laboral Kutxa Deia Hemendik Sariak" sari-banaketa egin zen herriko Kultur Etxean.

Aurten, saritutako pertsonak Koronavirusak eragindako osasun-krisi garai honetan egindako lanagatik, konpromisoagatik eta beste kolektibo batzuekiko lankidetzagatik aukeratu dira.

Kultur Etxean gala bat egin zen formatu txikian eta segurtasun-neurri guztiak betez. Bertan, alkate, enpresa laguntzaile, pertsona ospetsu eta, garrantzitsuenek, merezitako omenaldia jaso duten pertsonak eta kolektiboek parte hartu zuten, elkartasunagatik eta elkarlanerako espirituagatik:

- Ugao-Miravalles – Maskara-sortzaileak.
- Basauri – Basauriko Babes Zibila.
- Amurrio – Club Ciclista.
- Laudio – Gurutze Gorria.
- Arrigorriaga – Karlos Atutxa hil berriari omenaldia.
- Galdakao - Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea.
- Etxebarri – Bordados Matilde eta Ikaskuntza, maskarak egiteagatik.
- Mirenbe Jauregi ere saritu zuten Internet bidez ipuinak irakurtzeagatik.

Etxebarriko Alkatea den Loren Olivak esan zuen bezala "krisi honek jende askoren onena atera du" eta ekitaldi honetan gizartearekiko ahalegin, ilusio eta konpromiso hori saritzen saiatu ziren.

ESKERRIK ASKO bertaratutakoei eta, batez ere, gainerakoei bizimodua errazten aletxoa jarri dietenei.

Eskerrik asko.

Ekitaldiaren argazki guztiak esteka honetan ikus daitezke: https://www.deia.eus/bizkaia/hemendik-sariak/2020/10/16/nerbioi-ibaizabal-caras-solidaridad/1071975.html