Albisteak

 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren baimena jaso ondoren, Udalak abian jarri du zaintza eta segurtasuna hobetzeko proiektua, trafiko-kamerak eta bideozaintza-kamerak erabilita.

Proiektu honen helburua da bide-segurtasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzea, eta inbertsio handia eragin duten instalazioetan ekintza bandalikoak eta gizalegerik gabekoak kontrolatzea. Horrek Udaltzaingoaren lana hobetuko eta erraztuko du. Udaltzaingoak kontrol-zentro bat izango du, eta bertan, kamera berriez gain, udalerrian daudenak konektatuko dira.

Alde batetik, 6 kamera jarri dira udalerriko sarbideetan ibilgailuen kontrola hobetzeko: N-634 errepidea (San Antonio hiribidea eta San Esteban hiribidea), Lezama Legizamon eta Boquete errepidea, Santa Marina kaleko biribilgunea eta hilerriko sarrera.

Kamera horiek matrikula-detekzioa dute, eta, beraz, segurtasunaren ikuspegitik oso datu interesgarriak eman ditzakete; izan ere, susmagarriak izan daitezkeen ibilgailuak, lapurtu direnak edo beste edozein arrazoirengatik bilatzen direnak aurkitzen lagunduko dute. Gainera, trafikoarekin lotutako datuak lortzeko balioko dute: zenbaketa, puntako orduak, trafikoaren saturazioa...

Bestalde, segurtasuna bermatzeko eta pertsonei eta ondasun publikoei eragindako kalteak prebenitzeko, Udalak 6 bideozaintza-kamera berri jarri ditu, udalak arrapala mekanikoetan eta Lezama Legizamon igogailuetan zituen 9 kamerei gehituta.

Instalatutako kamera berriak infragorriak dira, mugimendua eta argia detektatzen dituzte eta bandalismoaren aurkakoak dira, eta bi puntu zehatzetan kokatzen dira:

  • 5 kamerak, 3. lineako igogailuaren tarteko geralekuarekin lotzeko bidean, Euskal Herria kalearekin duen loturan. Aurpegia ezagutzeko eta oso argitasun txikiko baldintzetan ikusteko gaitasuna dute.
  • Kontrol-kamera 1 ibilgailuen udal-biltegian.

Guztira 21 kamera izango dira eta Udaltzaingoaren komisarian prestatutako Kontrol Zentroan sartuko dira.

Udaltzaingoarentzako baliabide berri honek agenteen egutegian eta koadranteetan aldaketa ekarriko du; izan ere, udal bulegoetan presentzia handituko du zaintza egiten ari diren patruilei lagunduz eta herritarrentzako zerbitzua hobetuz.

Kamera control zentroa.