Albisteak

 

COVID19 aren aurkako borrokan abian jarritako neurriek zuzenean eragiten diete anbulatorioetako eta osasun-zentroetako lehen mailako arretari.

Garrantzitsuenetako bat COVID sintomatologia duten pertsonen arreta eta beste arrazoi batzuengatik Osasun Zentrora joaten direnena bereiztea da.

Horregatik, gaur egun bi zirkuitu edo arreta-gune daude osasun-zentrora joateko:

  • COVID zirkuitua: COVID19 sintomatologiagatik proba egin behar duten pertsona guztiei 1. solairuan ematen zaie arreta (zati batean biltegi gisa erabiltzen den espazioa).
  • NO-COVID zirkuitua: beste arrazoi batzuengatik osasun-zentrora joaten diren pertsonek ate nagusitik joaten dira. Azken horiek zentrotik kanpo itxaron behar dute deitu arte, eta eguraldi txarra iristen denean, egoera konplikatu egiten da.

Hori horrela izanik, eta jarduketa Osasun Zentroko zuzendaritzarekin koordinatu ondoren, Udalak karpa bat jarri du sarrera nagusiaren ondoan, Osasun Zentroan hitzordua duten pertsonen itxaronaldia erosoagoa izan dadin. Pertsona horiek ezin dira bertara sartu abisua jaso arte.

Gogoan izan sukarra edo COVIDen sintomatologia susmagarriren bat baduzu ez duzula etxetik irten behar. Harremanetan jarri telefonoz Etxebarriko osasun-zentroarekin (946 00 74 40) edo osasun-aholkuarekin (24 ordu - 900 20 30 50), eta haiek esango dizute zer egin eta nola jokatu.

Udalak bide batez eskerrak eman nahi dizkie osasun-langileei, oro har, eta Etxebarriko osasun-zentroko langileei, bereziki, egin duten ahalegin handiagatik eta erakutsi duten konpromisoagatik.