Albisteak

 

Etxebarriko Udalak euskararen normalizazioari eta erabilerari buruzko udal ordenantza berria onartzeko prozesuari ekin dio, eta ikusi du beharrezkoa dela 2004an onartutako indarrean dagoen ordenantza eguneratzea, Etxebarriko euskararen normalizazio prozesua araupetzen jarraitzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan adierazitakoa betez, ekarpenak egiteko aurretiazko prozedura hasi da ordenantza hau aldatzeko proiektua egiteko.

Lehenengo fasean, Udalak inprimaki bat eman du udal webguneko Iragarki-Taularen bidez, ordenantza-proposamenean sartzeko interesgarritzat jotzen diren ekarpenak egiteko. Ekarpen horiek urriaren 7ra arte egin ahal izango dira.

Bigarren fasean, Udalak ordenantzaren proposamena argitaratuko du, jende guztiak horren berri izan dezan eta dagozkion alegazioak eta iradokizunak egin ditzan.

Azkenik, dagokion informazio-batzordean eta osoko bilkuran aurkeztuko litzateke, hasierako onarpena eztabaidatzeko.

Argibide gehiago...