Albisteak

 
Urriaren 1a eta 13aren artean Etxebarriko Haur eta Gazteria zerbitzuek ateak zabalduko dituzte. Lehenengo Tarrasta eta Talkak egingo dute urriaren 1ean eta gero ludotekek hilaren 13an.
 
Lurralde mailan  eskola kirola berrabiaraztearekin batera, Etxebarriko Udalak bere Haurtzaro eta Gazteria zerbitzuetako ateak zabalduko ditu.
 
Ikasturte hau ezberdina izango da programa eta jardueretan parte hartu ahal izateko aurretiaz izena ematea beharrezkoa izango baita eta asteburuetan aire libreko jarduera izango delako nagusi, bai natura zein hurbileko inguruetara. Era berean, gazte zein haur-azpiegituretan abian jarriko  diren jardueretan maskara erabiltzea beharrezkoa izango da eta kasuan kasu beharrezkoa den distantzia soziala mantenduko da. Laguntza akademikoa presente egongo da ikasturte honen hasieran ludoteketan, Tarrastan eta Talkan non astelehenetik eta ostiralerako jardueren parte izango da.
 
Horrela ere, Haur eta Gazteria Zerbitzuetatik, ikastetxeetan jadanik zegoen presentzia indartzen ari da. Jolastorduen dinamizazioa edo bestelakoak eramango dira aurrera aurtengo ikasturtea baloreetan oinarritutako hezkuntza modu hurbil eta ludikoan garatzeko.
 
Informazio guztia eskuragarri egongo da hurrengo egunetan www.etxebarri.eus web atarian.