Albisteak

 

Etxebarriko Udalak asteazkenetan argitaratuko ditu web orri eta sare sozial ofizialetan COVID19ren PCR kasu positibo berriei buruzko datuak, aurreko 7 egunetan gertatu direnak, bai eta kontuan hartu beharreko birusaren inguruko gorabeherak ere.

Udalaren asmoa da herritarrei, oro har, birusak udalerrian izan duen bilakaerari buruzko informazioa ematea; izan ere, pandemia egoeran jarraitzen dugu eta kontu handiz ibili behar da eta agintariek ezarritako neurriak kontuan hartu behar dira.

Datuak Osakidetzak egunero argitaratzen duen informaziotik ateratzen dira, eta Eusko Jaurlaritzaren informazio-atarian kontsulta daitezke: www.irekia.euskadi.eus