Albisteak

 

Udalak, ikastetxeekin (Kukullaga eta BHI) koordinatuta, eskura dituen baliabide guztiak jarri dizkio eskura, unean-unean lehentasuna ikasgeletara ahalik eta modu seguruenean itzultzen laguntzea dela ulertuta.

Kukullaga ia 1.000 ikasleko ikastetxea da, 3 gunetan banatuta, eta horrek konplexuagoa egin dezake neurri horiek martxan jartzearen eraginkortasuna. Nolanahi ere, kezkagarriena da gela bakoitzeko ikasle-kopuruarekin zaila dela segurtasun-distantziari eustea, eta, beraz, komeni da gela batzuk banatzea. Udalak dagoeneko jakinarazi zien Eudeli eta ikastetxeetako zuzendaritzei zer gune gaitu zitezkeen gela gisa, baina, horretarako, beharrezkoa izango litzateke langileak asko indartzea.

Ildo horretan, Udalak langileak jarri ditu zentroen eskura, jolas-denboran, eguerdiko denboran (jantokian) eta baita Zaintza eta Harrera programak errazteko ere.

Gure ustez, salbuespenezko egoera bizi dugu, salbuespenezko neurriak behar dituena, eta Udaletik prest gaude behar den guztian laguntzeko.

Horregatik, Hezkuntza Sailari dei egiten diogu neurri eraginkorrak har ditzan, ikasgeletara segurtasunez itzuli ahal izateko, beharrezkoa den guztian laguntzeko prest gaudela erakutsiz.  
 
 EGE-ren IDATZIA Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailera zuzenduta (pdf, 98 Kb)