Albisteak

 

Barreak, pozak, une onak, dibertsioa, ahalegina, baina batez ere auzotarren arteko batasuna. Horixe esan nahi dute guretzat Kukullagako Jaiek. Zoritxarrez, aurten, eta bizi dugun egoera dela eta, erantzukizun ariketa batean, Kukullagakoak Elkarte Soziokulturaletik erabaki dugu 2020ko Kukullagako Jaiak bertan behera uztea. Gustatuko litzaiguke jai hauek pandemiaren amaieraren ospakizuna izatea, eta, horrekin batera, eskerrak eman nahi genizkieke gure auzokide guztiei azken hilabeteetan egin duten ahalegin handiagatik eta egiten jakin dutelako. Kukullagakoak taldea 2021eko Kukullagako Jaiak auzoan bizi izan diren jairik onenak izan daitezen lanean hasiko da.

GORA KUKULLAGAKO JAIAK!!!